Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuet zerrenda honetara ongi
etorria adierazi didazuenei. Eta zehaztapen bat egin nahi dut, agian ez
baita nahikoa argi geratu nire agur-mezuan: bloga ez da "nirea", Iban
Zalduarena, erredakzio-batzordea osatzen dugun bost pertsonona baizik,
eta inoizkariarekin kolaboratu nahi izango duen ororena.

Hori esanda, goazen Amati�oren "Emakumea eta euskalduna" artikuluarekin.
Oso interesgarria iruditu zaidana, bide batez, eskuin politiko baten
pentsamoldearen isla nahikoa zehatza eskaintzen duela uste dudan heinean.
Zenbait zehaztapen:
1) "Europako zazpigarrenak eta munduko hamairugarrenak": efektibamente,
Mitxelen zalantzak zuzenak ziren, EAE beste estatuekin konparatzean
irteten da ranking-postu hori. Konparaketa erregio mailan egingo balitz,
Europa eta mundu mailan, datuak ez lirateke horren espektakularrak
izango. Badakigu zer esaten den estatistikaren "zientziari" buruz...
2) Edonola ere, "erregioa" = "estatu posiblea" hipotesia onartuz gero,
Nafarroa Garaia EAEren gainetik dagoela ikusiko genuke, ia datu
makroekonomiko guztien arabera: BPG per capita, langabezia-tasa, etab.
Nafar enpresen dinamismoaren faktorea alde batera utzita, hara, emaitza
horiek burujabetza maila pixka bat bajuagoarekin eta inolaz ere EAJkoak
ez diren gobernu autonomoen kudeaketapean lortu dira (eta EAE barruan
konparaketa probintziaka eginez gero, gauza bera gertatzen da PPk
gobernatutako bakarrarekin, Arabarekin...). Ala kontua da koiuntura
ekonomikoaren bilakaera ez dagola horren lotuta agintean dauden
partiduen kolorearekin edo abertzaletasun-mailarekin?
3) Amati�ok esaten ez duena, larrosa koloreko egoera ekonomikoa
margotzean, da garapen ekonomiko hori giza-kostu handiekin egin dela
(sektore industrial zaharren deuseztapenak ekarritakoak, adb.),
atzerriarekiko eta multinazionalekiko askoz ere dependienteagoa dela
(leku guztietan gertatzen den zerbait, ados, baina "bertakoa" kontsidera
daitekeen kapitalarenpartehartzea, euskal ekonomian, Alemania, Frantzia
edo AEBtakoetan baino txikiagoa dela esango nuke, eta, edonola ere,
1970eko krisia aurretik baino txikiagoa), langileen eta familien
segurtasun-maila pertsonala gutxitu egin dela (prekarietatearen
hazkundea dela medio, besteak beste; ordea, botere publikoek eskaintzen
dituzten prestazio sozialak ez dira bereziki handitu, azkeneko 15
urtetan), eta ez dela inguruarekiko horren neutroa izan (EAEren oinatz
ekologikoa -eta zor ekologikoa- handituz jarraitu du azkeneko urte
hauetan, eta bertako naturaren suntsipenak, erritmo mantsoagoan bada
ere, jarraitu egin du).
4) Azkenik, badago Amati�oren artikuluan halako kondeszendentzia lauso
bat (mezprezua ez bada) gizarte-borroka kolektiboekiko (kasu honetan,
Alardearen inguru mugimenduaz ari dela ematen du), eta, bestetik, 
"self-made man" delakoaren mitoari (kasu honetan, "self-made
womanenari") nolabaiteko keinu bat. Logikoa dena, kapitalismoaren
euskarri ideologiko nabarmena izan baita beti "self-made man"-arena.
Baina ez dio horregatik mito izateari uzten, noizean behin halako
"superazio" adibideak gertatu, gertatzen diren arren. Edonola ere, Ana
Agirre sailburuaren klase-jatorria eta ibilbide biografikoa ezagutu gabe
ezin gauza handirik esan, baina gogoan izan beharko genuke hain zuzen
ere borroka kolektibo horiek izan direla, besteak beste, kapitalismoa
eta gizarte patriarkala "bizigarriago", "habitableago" bihurtzen lagundu
dutenak (nahiz eta ez naiz ausartzen esatera noraino bizigarriago:
nahikoa ezkorra naiz alor horretan... eta guztietan, egia esan), eta ez
Adam Smithen esku ikusezinaren ekintza onuragarria hain zuzen ere.

>       Ana Agirre Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak Euskalduna
> jauregiaren areto nagusiko agertokira igo, betaurrekoak kendu eta, lasai
> asko, trebetasun handiz eta Ataungo euskera-doinu za-ze-zi gozoaz,
> Euskadiren Bigarren Eraldaketa Ekonomirako Oinarriak azaltzeari ekin zion
> mila inguru enpresaburu eta ekonomi-kudeatzaileren aurrean.
> 
>       Benetan nabarmena izan da azken urteotan Euskadik gainditu izan duen
Lehen
> Eraldaketa Ekonomikoa. Altzairutik titaniora, ikatzetik enegia garbietara,
> burdinaren tradiziotik ikerkuntzaren berrikuntzara, lanean jakin hutsetik
> erabateko Kalitatera eta, laburbilduz, Industria Gizartetik Informazio eta
> Ezagutza Gizartera.
> 
>       Ondorioak garbiak dira: Sekula ezagutu izan dugun ongizaterik handiena
> dugu; gazteriarik prestatuena; lanik eza Espainia eta Europarena baino
> murritzagoa; Espainia eta Europa baino hazkuntza handiago dugu urtez urte
> eta, honez gero, Europako zazpigarrenak eta munduko hamazazpigarrenak gara
> errentaz. Denok ulertzeko moduan, batez besteko ongizate-adierazkinen
> arabera, munduko bosgarren eta hamargarren artean gaude. Eta mirari honek,
> nazioarteko Standard & Poor�s kalifikazio-enpresak aditzera eman duenez,
> hiru oinarri ditu: euskal enpresen dinamismoa, burujabetza maila
handia eta
> Jaurlaritzaren kudeaketa zorrotza.
> 
>       Azken hogei urteotako Eusko Jaurlaritzaren industria politika ez da
> ustekabean izan, Garcia Egotxeaga, Isasti, Arrieta, Orus, Azua,
Retegi, Imaz
> eta Agirre jaun-andreen estrategiaren ondorioa baino.  Lehen bost
sailburuak
> gizonezkoak eta erdaldunak. Hurrengo biak gizonezkoak eta euskaldunak.
> Azkena, berriz, emakumea eta euskalduna. Beraz, bilakaera ekonomikoa bai,
> baina baita kulturala ere.
> 
>       Auskalo gero emakumeek alardeetan txirularik jo behar ote duten ala ez .
> Seguru baietz. Baina, aukeran, nik behintzat nahiago Ana Agirre mila
> enpresariren aurrean  gidari, mila emakume txirulari Jeneralaren
> gidaritzapean baino. Nahiz eta Berdintasun Legeak lehena ez aipatu eta
> bigarrena, ostera, bai.
> 
>       Amati�o
> 


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to