Agindu bezala hitzegin dut Blanca Gomez de Segura zeramikagilearekin. Eta
HARRIGARRI, bazekien gure eztabaida hauen berri� Eta nereak (lehengoak)
irakurri ondoren pentsatu omen zuen: "Zein ausarta gero Amati�o horren
ezezko radikalak segurtatzen. Honezkero badu ba adinik badaezpadan
erreserbatxoren bat gordetzeko..."

Dena dela, hona bere datuak.

-- Euskal arkeologian ez da botijo zaharren zatirik sekula aurkitu. Beraz,
ez dago euskal botijorik izan denaren froga arkeologikorik.
-- Euskal Zeramika Museoan ez dago botijorik.
-- "Euskal" esaten denean, ordea, Euskal Herri ezaz ari gara. Hau da,
daitekeena Errioxan edo Erriberan aztarrenik izatea, nahiz berak ez ezagutu.
-- Lojikoa da. Euskal baserritarrak ez du, normalean, sorora egun guztirako
joan beharrik izan bazkaria soinean hartuta. Euskal baserritarra,
gehienetan, baserrian, basetxean, bordan edo dena delakora itzuli izan da
bazkaltzera.
-- Urruti samarrera ura eramateko "pedarra" eraman ohi zuen eta hurbilera,
berriz, "pitxerra". 
-- Lehen euskal botijoak XX. mendetik honakoak dira. Kanpoko jendea botijo
eta guzti etortzen omen zen, hau da, bakoitzak berea ekarri ohi zuen. Eta,
apurtu ahala, hemengo buztingileek bazuten, jakina, kopiatzeko besteko
ahalmen eta ezagupenik.
-- Bertako tradizioari ez zegokionez, botijoak "zikin" fama omen zuen
hemengoen artean, ez baitzekiten nola arraio garbitu. Hau da, pedarrak eta
pitxerrak ahotik eskua sartuz garbitzen ziren erraz baina botijoa? Hain
zuzen ere Zeanurin ezaguna omen da botijo-mota "euskal-eraldatua", goitik
erabat itxia izan beharrean eskua sartzeko bezainbateko ahoduna.
-- XX. mendetik hona botijoak erabili izan dira Euskal Herri ezean, baina
tailerretan gehiago baserritarren artean baino.
Amati�o



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to