Zuzenketa: Beherago idatzi dut, birritan gainera, Euskal Herri "eza" (eibarreraz edo). Euskal Herri "hezeaz" ari naiz, noski, ez Euskal Herririk "ezaz". Amati�o
-----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Amati�o Enviado el: lunes, 21 de marzo de 2005 14:38 Para: 'Eibartarrak zerrenda' Asunto: [eibar] Blanca eta botijoak Agindu bezala hitzegin dut Blanca Gomez de Segura zeramikagilearekin. Eta HARRIGARRI, bazekien gure eztabaida hauen berri� Eta nereak (lehengoak) irakurri ondoren pentsatu omen zuen: "Zein ausarta gero Amati�o horren ezezko radikalak segurtatzen. Honezkero badu ba adinik badaezpadan erreserbatxoren bat gordetzeko..." Dena dela, hona bere datuak. -- Euskal arkeologian ez da botijo zaharren zatirik sekula aurkitu. Beraz, ez dago euskal botijorik izan denaren froga arkeologikorik. -- Euskal Zeramika Museoan ez dago botijorik. -- "Euskal" esaten denean, ordea, Euskal Herri ezaz ari gara. Hau da, daitekeena Errioxan edo Erriberan aztarrenik izatea, nahiz berak ez ezagutu. -- Lojikoa da. Euskal baserritarrak ez du, normalean, sorora egun guztirako joan beharrik izan bazkaria soinean hartuta. Euskal baserritarra, gehienetan, baserrian, basetxean, bordan edo dena delakora itzuli izan da bazkaltzera. -- Urruti samarrera ura eramateko "pedarra" eraman ohi zuen eta hurbilera, berriz, "pitxerra". -- Lehen euskal botijoak XX. mendetik honakoak dira. Kanpoko jendea botijo eta guzti etortzen omen zen, hau da, bakoitzak berea ekarri ohi zuen. Eta, apurtu ahala, hemengo buztingileek bazuten, jakina, kopiatzeko besteko ahalmen eta ezagupenik. -- Bertako tradizioari ez zegokionez, botijoak "zikin" fama omen zuen hemengoen artean, ez baitzekiten nola arraio garbitu. Hau da, pedarrak eta pitxerrak ahotik eskua sartuz garbitzen ziren erraz baina botijoa? Hain zuzen ere Zeanurin ezaguna omen da botijo-mota "euskal-eraldatua", goitik erabat itxia izan beharrean eskua sartzeko bezainbateko ahoduna. -- XX. mendetik hona botijoak erabili izan dira Euskal Herri ezean, baina tailerretan gehiago baserritarren artean baino. Amati�o
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
