Blanca Torquemada izeneko andra bat etorri ei zan Aste Santuan oporretan Euskal Herriko kostaldera, eta, bide batez, erabagi eban gida turistiko bat idatzi behar ebala ABCrako.
Literaturaz ondo hornituta, Euskal Herriko bazterrak deskubritzera jatorku Blanca. Gure mundu iluna, gure herrietako kale siniestroak, ikurrina bakartiak udaletxetan, berdel bila datozen kamioi irlandarrak (nongoak ostantzean?), plenoetan hegaz egiten daben mikrofonoak... azken baten, Euskal Herria. Ondarru, azken reduktoa.
Gida turistikoak idazten jarraitzen badau, Lekeitiora helduko da eta igual Ogrosabel topauko dau. Eta haratxoago, Bermeo eta Zapiain. Gustora leiduko dodaz horreek be!
Artikulu antologikoa, Humboldt barri honena. Zer dinot Humboldt? Lancre barri honena!... Lancre? Bai zera! Torquemada! Blanca Torquemada!
http://tinyurl.com/6mzfz
Julen
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
