|
Atzo albistegiren batean Ibarretxe mitineatzen ikustea tokatu
zitzaidan. Atrilaren azpian ikur bat ipinita zeukan, bi triangelu
eskumaruntz begira, bideoetan eta DVDtan eta, aurrera esan nahi duen tekla
horren ikurra. Ondoan ibarretxe.com.
Esan neban, ze modernoa Ibarretxe! Aurrera ikurra eta internet, mugitzen da
zerbait.
Gaur goizean labadora ipintzera joan naizenean, xaboia botatzeko kajoitxoa
zabaldu eta hara non agertzen zaidan berriro ikur hori: bi triangelu eskumaruntz
begira. Eta ondoan haren esanahia: "reducci�n de tiempo".
Kanpaina disenatzaileek nonbait teknologia batzuk baino ez dituzte
kontrolatzen. Fagor labadoren teknologiari behintzat erreparatu ere ez diote
egin.
Elena, de maruja.
|
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
