From: Josu Mendicute <[EMAIL PROTECTED]> > Fijatu pixkat eta gauza askoz gehiago aurkituko dituzu, batzuk > begibistakoak, baina beste batzuk aurkitzeko...
Beste batzuk aurkitzeko egunero labadora bat ipintzea bezalakorik ez dago. Badago orain labadorarako detergenteen artean berri samar bat, "detergente con jab�n de marsella". Ia marka guztiek atera dute barietate hau. Niri gustatzen zait, erropa oso garbia eta usain freskoarekin lagatzen du, "lehengo" jaboiarena-edo modukoa. "Detergente con jab�n de marsella" marka guztiek kolore berdinak erabiltzen dituzte beraien paketeetan: beheko partean horiska, laranjaruntz, eta goiko partean urdin argia eta piska bat txuria. Oso nabarmena da detergente gainerako barianteen aldean, zeren normalean beste denak urdin eta gorriak izaten dira. Europako erreferendumeko kanpainan Barrena kaleko publizitate hesi bat "jab�n de marsellako" kolorez ipini zeben. Detergente paketearen berdin-berdina. Pentsatu neban: ah, zein markak atera dau jaboi berria? Ez zen ostera detergente marka bat, PPko publizitatea baino. PPk baietza eskatzen zeban Europarako "jabon de marsella" saltzeko erabiltzen den ikonografia berdin-berdinarekin. Elena, labadorae regina.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
