EHAKri 4 eman nizkion (4-6 bitartean kalkulatzen nuen, baina nahiago behetik jo). Siglak ezagun bihurtzea kosta egingo zitzaiola uste nuen, eta ez zituela bilduko Batasunakoek azkenekoan lorturiko boto guztiak. Arazo hori aise gainditu duela uste dut, eta, hortaz, 7 eta 10 bitartean lortuko dituela esango nuke orain. Zenbaki bat bota behar eta, hara: 9 (2 Arabatik, 3 Bizkaitik, 4 Gipuzkoatik)
Aralar-i ez nion batere jarri, baina kanpaina ona egin dutela uste dut, eta, parte-hartzea oso handia ez bada, bat behintzat aterako dutela esango nuke (Gipuzkoan).
EBri 3 eman nizkion eta 3 ematen segituko dut (herrialdeko bat).
PSE eta PPren artean lehen baino gutxixeago aterako dutela uste dut. Ez dute lortuko orain lau urteko tentsio giro hori, eta Aita Santua hil izana desmobilizatzailea izan liteke espainolismoaren eta abstentzioaren artean dagoen jende apolitikoarentzat, kanpainaren lehen astean hedabide espainiarrek ez baitute beste konturik izan. UA aurkezteak ere, Enriquetari aulkirik eman ez arren, boto batzuk kenduko dizkio PPri Araban. Jaitsiera txikia aurreikusten diet: orain 4 urteko 32en ordez 30, eta sozialistak popularren aurretik. Proportzioa ez dakit baina, merke ari naizenez arriskatzen, hemen ere botako dut: 17-13.
Ibarretxek ez ditu lortuko orain 4 urteko 600.000 botoak, baina egoera hegemonikoari erraz eutsiko dio EAJ-EA bikoak. 32 esango dut.
Eta batere asmatzen ez badut, nire lepotik barre egiteko aukera izango duzue Elgetan. Bide batez: ze ordutan dago jarria hitzordua?
X.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
