Katalana bategaz askoz be errezagoa izan leike liburu bat itzultzea, ligetea baino. Baina bueno, dana be ez dogu esango, ezta??
 
Julen

Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Joder, Julen, mahaitxoak biribilak zirela, baina afariak be biribila
urten eutsun! Zorionak.

Dana biribiltzeko, ez deutsut galdetuko editore katalanagaz ligau ete
zendun baina, zure liburua itzultzeko interesik azaldu ete eban...

X.

El 21/04/2005, a las 8:46, Julen Gabiria escribi�:

> Aupa, egunon,
> hau burukomina. Sari banaketa, afaria, eta ia-ia parranda be bai.
>  
> Ba Farolillo de Papel hori zer dan atzo enterau nintzan. Bilboko
> libreruen elkarteak antolatzen dauen gala moduko bat da, eta horren
> barruan sariak emoten dira, Bilboko (edo Bizkaiko, ez dakit) idazleen
> ustez aurreko urteko libururik onenak izan direnei. Sari bat
> euskerazko liburuei eta beste bat gaztelaniazkoei.
>  
> Paripetxua. Estatu Batuetan moduan, ehun pertsona ingururentzako
> afaria, mahai borobilakaz han eta hemen, eta aurre-aurrean atrila
> mikrofonoagaz.
>  
> Dana dala, pozik geratu nintzan:
> 1- Lagun asko agurtu ahal izan nebalako.
> 2- Gioconda Belli eta haren editoreagaz afaltzen oso gustura egon
> nintzalako.
> 3- Diskursoan, aprobetxauta pare-parean Bilboko alkatea neukala,
> eztenkadatxoa bota neutsalako, Gabriel Arestiri errespetu handiagoa
> euki behar deutsala aldarrikatuz. Eta berak arpegi txarra jarri eban,
> baina ez dakizue horrek zelako poza emon eustan.
>  
> Gero, kritika bakarra onartzeko kapaz ez dan horrek, bere diskursoan
> erantzun egin eustan: "yo hago el mismo caso a Unamuno, Otero y
> Aresti, al contrario de lo que ha dicho ese joven de Gald�cano (sic)
> al que no conoc�a". Asike ederto pasau neban. Gero, antolatzaileetako
> bat etorri jatan esanez alkatea hasarre egoala, jente guzti horren
> aurrean ezin dala holakorik esan eta ha ez zala momentua eta...
> Bufaa!! a zelako gozatua, alkatea nigaitik hasarre egoala entzutea!
> Gero, ondo fijau, eta konturatu nintzan ez zala geratu afaltzen, ez
> dakit horregaitik izango ete zan baina.
>  
> Ederto baten dana. Gioconda Belligaz ("La mujer habitada",
> gogoratzen?) afaltzea, barriz, plazerra. Zer esanik ez bere
> editoreagaz: neska polita, inteligentea, seduktorea... eta katalana,
> Luistxo, katalana!!
>  
> Julen
>
> Mikel Iturria <[EMAIL PROTECTED]>wrote:
> Aupa Gabiria:
>
> Ari, ari, ari, Gabiria lehendakari!
>
> Zorionak eta guzti hori.
>
> At 17:52 20/04/2005 +0200, you wrote:
>
>
> "Farolillo de papel" emango diote gaur arratsaldean Juleni, Bilbon.
>
> Zorionak Julen,
>
> http://tinyurl.com/b8c8p
>
> Irartian entzun dudanez, idazle (edo irakurle?) bilbotarren botoen
> bitartez erabakitzen dira saridunak...
>
> eneko
> _______________________________________________
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



Nuevo Correo Yahoo!
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to