jolin Luistxo! i�oiz ez dot planteau egi hori. mezu guztiak etorkizunian
irakurtzeko moruan !! bai guk, bai datozenak...!!!
neri gustauko jatan nere aman atzoko "exhibizionismuak" gaur irakurtzia!
At 16:06 04/05/2005, you wrote:
Kaixo:
Presaka nabil, baina komentatu nahi dut gauza bat. Aurrekoan Elenak
zerrendara bidalitako mezua gazteleraz jarri nuen eta nire blog-ean
ipini.
http://www.eibar.org/blogak/iturri/108
(...)
Dio Iturriak bere sarreratxo sentituan: "Oigo y leo por ah� que los
bloggers somos unos exhibicionistas. Ni entro ni salgo, pero me quedo
con este tipo de exhibicionismo, a pecho descubierto".
Interneten gauzak kontatze honek, egia da, exhibizionista ote garen
galdetzera eroaten gaitu. Nik uste dut galdera horrek 30 urte barru
izan dezakeela erantzuna.
Nik Eibartarrak zerrendara bidali nuen lehen mezua, Interneten dago,
duela zazpi urteko gauza mezu bat:
http://blog.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/day=19980418
(Gmane-ren artxiboa)
Bigarren mezua, nonbait, galdu egin da, baina hurrengo egunetako
erantzunetan ageri da nirea, aipuen zeinu horiekin...
Kontrolatzen eta ezagutzen ez genuen teknologia batean idatzita geratu
zen hura, Makelist izeneko enpresa baten makina pribatuetan. Baina
zazpi urte geroago, Eibar.org elkarteak, bere kontrolpeko (gutxi
gora-behera, gurutzatu ditzagun hatzamarrak) teknologiekin gordeta
ditu mezu haiek, eta orain egunero sortzen ditugunak ere bai.
Hortaz, nik uste dut duela zazpi urtekoa Interneten badago, gaurkoa 30
urte barru ere egon daitekeela Interneten.
http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/2005-April/003154.html
(beste artxibo bat, Gmanekoaz gain)
Eta 30 urte barru-edo, akaso aita izateko edade eta trantzean, Oierrek
Elenaren mezu hori irakurriko du. Erantzungo digu orduan, "Bai,
exhibizionista batzuk zineten" edo beharbada beste zerbait, okurritzen
zaiona.
Mezu horrek zerbait balioko du orduan. E-postan eta zerrendetan,
ingelesez aspaldi asmatua da "my 2 cents" esamoldea, esateko-edo,
zeozer idazten eta bidaltzen inbertsio hori egin duzula, horixe
kostatu zaizula, "neure bi zentimoak". Akaso hori balio du gure mezu
bakoitzak gaur. Baina 30 urte barru...
Luistxo
------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]