Kezka Dantza Taldearen bidez dozena bat urte daramat Eibarko jaietan parte hartzen. Eibarko jaiak oro har, Arratietan hasi, eta San Andresak, aratostiak eta San juanetan parte hartzen dogulako, baina baita San Antonetan, Santa Kruzetan, Euskal Jaixetan, San Pedroetan, eta abar. Urte askotan parte hartu dogu jaixetarako antolatzen diran bileretan. Lehenengo urtietan 12-15 lagun juntatzen ginan bilera horietan eta bakoitzak bere proposamenak egiten zituan. Jaietan aktibitateren bat antolatzen genuen taldeak izaten ginen batez ere biltzen ginenak, baina izaten ziren noizean behin proposamenen bat egitera edo besterik gabe entzutera etortzen zen jendea ere. Urteak aurrera joan ahala gero eta jende gutxiago batzen zen bileretan, eta gure ekitaldia programan nahiko finkatuta daudenez guk ere joateari utzi genion.
Gogoan dut orain urte batzuk gertatutakoa. Tabernari talde baten ordezkariak agertu ziren bilerara. Nahiko modu txarrean hasi ziren San Juanen kontra hizketan. Ez zegoela anbienterik kalean, ez zirela ganorazko ekintzak antolatzen, e.a. Erretolikarekin bukatu zutenean Juan Mari Lejardik hartu zuen hitza. "Ez dagoela anbienterik kalean? Hauxe proposatzen dut. Gaueko ordubietan itxi taberna guztiak eta ikusiko duzue kalean anbientea sortzen den ala ez!" Nire ustez erantzun mundiala izan zen. Izan ere San Juanetan milaka lagun daude taberna zuloetan sartuta, erdi-ilunpetan eta musika topera. Bilera hartan geundenak ez ginen oso abilak izango, baina tabernetatik kanpo zerbait antolatzen saiatzen ginen bakarrak ginen. Eibarren euskara gutxi egiten bada ez da etakittoren errua izango ezta?
Ni aspertuta nago ezer egiten ez duen jendeari San Juanen eta edozein jairen kontra berbetan entzuteaz. Eta oraindik gehiago sutzen naiz errua udalari botatzen diotenean. Ni ados egon naiteke udalak hartzen dituen hainbat erabakirekin eta oso kritiko izan naiteke beste hainbatekin.Baina nik ez dut espero udalak antolatzea jaiak. Jaietan ondo pasatzea udalaren ardurakoa baldin bada arreglauta gaude. Jaia bakoitzak antolatu eta egin behar du.
Horregatik asko poztu naiz ustekaberen proposamena sortu denean eta baita beste hainbat taldek erantzun dutela ikusita. Besterik ez bada, zerbait antolatzen duten taldeen zerrenda handitzen duelako, jaiak modu aktiboan hartzen dituen beste jende multzo bat sortzen delako, eta aurpegi berriak agertzen direlako. Gauzak positiboan planteatu dira eta hori ere gustatu zait. Orain urte dezente "Betikuak" izenarekin kuadrilla mordoska bat ere antolatu ziren eta lehen urteetan jende asko mugitzea lortu zuten. Baina gero poliki-poliki desinflatzen joan zen mugimendua. Ea oraingoan kontrako bidea gertatzen den. Animo!
oier.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
