Elena arinkeriez hitz egiteko desiratzen dagoela-eta, botako dut neuk ere neurea.

Inoiz ez dut piroporik bota. Bueno, igual asko maite dudanen bati eta pribatuan, baina bestela ez. Eta jasotzeaz, berriz, ez daukat gogoan.

Aspaldi ez dela, baina, apur bat durduzatuta utzi ninduen neska batek. Egoera behar bezala ulertzeko datu inportante bat: ni baino askoz gazteagoa zen, sedukzio-posibilidadeak aparte uzteko nahikoa, nire ustez (Elenak berak kontatu duen moduan). Autoan neramala eta kontu profesionalez hizketan gindoazela, lagun batek deitu zion eta pixka batean hitz egin zuten segapotoz; amaitu eta gero hala esan zidan:

-Zurekin nengoela esan diot eta harritu egin da. Maitaleak garela esango diot.

Txantxatzat hartu nuen, noski, baina ez zitzaidan txantxari jarraitzeko ezer bururatu. Are gutxiago zerbait serioa egon ote zitekeen esploratzeko. Beraz hizpidea aldatu nuen: trafikoa, eguraldia edo ez dakit zer. Baina hitz haiek gogoan hala ere...

X.

El 09/05/2005, a las 15:21, Elena Laka escribi�:


<x-tad-bigger>�</x-tad-bigger>
<x-tad-bigger>From:</x-tad-bigger><x-tad-bigger> </x-tad-bigger><x-tad-bigger>Igor Leturia</x-tad-bigger><x-tad-bigger> </x-tad-bigger>


Gauza batzuetan urrin gaz ondion sexu-berdintasunetik. Piropuak eta holakuak gizonok bota biher dittugula espero da beti, eta neskei urteteko eskaketia be bai... Niri inoiz ez duzt neska batek piroporik bota eta ezta berakin urten gure doten galdetu be... Iniziatiba beti guk euki biher horretan!




Ni ez naiz akordatzen neri piroporik bota ote dozten, baina bai akordatzen naiz mutil gazte bati bota nionaz.

Kontua da ni bigarren haurdunaldian nengoela, zazpi hilabete inguruko tripa handi batekin eta nere burua guapotzat izateaz oso-oso urruti.

Pintxo bat jaten nenbilela, justo mahonesa guztia darixola daukazunean, ezagun batekin egin neban topo. Ezagun hau, berrogeitamapiku inguruko gizon bat. Berarekin berbetan hasi nintzen.

Halako batean hogei urte inguruko mutil moreno oso guapo bat hurreratu zen. Ezagunak aurkeztu egin ninduen: mira, este es mi hijo.

Niri nire ezguapotasunak eta edadiak emandako lasaitasunarekin, barren-barrenketik irten jatana esan nion. qu� chico m�s guapo eres!.

Mutila lotsatu egin zen eta nik pintxoa jaten segitu neban, tripa gaina mahonesaz ez zikintzeko kontuarekin.

Elena
(edozein arinkeriataz hitz egiteko gertu)�
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to