Tartian urteren baten ez zan egingo? 1965-1970 bittartian, behintzat egin zan. Seguru. 1975etik aurrera be bai.
Hor tartian urteren baten kale?
Eta bai, kronika politta. Zelan aldatu diran gauza batzuk, ezta?
Asier
1965? XL?
Oso polita kronika Eneko!
Niri zalantza bat sortu zait ordea. Nik uste nuen Eibarko lehen Euskal Jaia 1966an izan zela. Frankismo garaiko lehen Euskal Jai handia Debakoa izan zen, 1965eko maiatzekoa, eta Eibarren hurrengo urtean hasi zirela uste nuen.
Artikulu horren arabera, Debakoa egin eta bi astera egin zuten lehen Euskal Jaia Eibarren. Baina orain beste arazo bat dago. 1965ekoa lehen Euskal Jaia izan bazen, 2005ekoa XLI litzateke eta ez XL ez?
Etxean baditut horrelako paper zahar batzuk eta begiratu beharko ditut...
oier
Eneko Astigarraga escribi�:
Kultuko paper zaharren artean, hori-hori eginda, Eibarko lehen Euskal Jaien
kronikak batzen zituzten garaiko egunkari errekorteak zeuden.
Pare bat nahiko bitxiak iruditu zitzaizkidan eta berriro pikatu/kopiatu egin nituen.
Aurten Euskal Jaiaren XL edizioa betetzen da. Hor doa 1965 urteko kronika,
duela XL urtekoa:
http://www.eibar.org/blogak/kultu/67
Akatsak eta terminologia originalekoak dira. Bilboko La Gaceta del Norte-n
argitaratukoa da. Azken urteetako DV-ren berpizterarte, nik uste Eibarren
Blboko egunkariak gehiago saltzen zirela.
Ah! Gazteenentzat, Villarreal Zumarraga ondoan zegoen, Villafranca Beasain
ondoan bezala :-) Ez pentsa, duela gutxi kokapen geografiko horien inguruan
galdetzen entzun dut.
eneko
------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
