Imanolek:
Ba neuk ez neuke esango Eibar-Ermukoa konpetitibo denik, ea ba, esaizue egia : kotxea dozuenok, zenbatetan hartu dozue tren hori Ermura joateko??
Kotxerik ez dakatenek bai erabiliko dabe (ze erremedio), baina kotxerik dakatenek... batere ez.


Oierrek:
Zuk hala egingo zendukelako ez pentsau, Imanol, danak zure morokuak garanik. Ni 
neu kotxia ba daukat, euki. Eibartik Ermura edo Elgoibarrera juateko etxata 
ezta okurridu be eitten kotxia hartzia. Batez be aparkaleku arazuengaittik, 
baina baitta be trenak sarri eta bizkorrak diralako.
Lekeitxio, Marki�a edon Ondarru aldetik Bilbora juateko be, oso jente gitxirek 
gartzen dau kotxia, arrazoi bardi�aittik: autobusak sarri datozelako, eta 
bertan aparkau biharrik ez dozulako.
Hamen Lea-Artibai� (eta Bizkai osuan esango neuke) oin dala 6 bat urte erabaki 
politiko sendo bat hartu zeban Amati�oren lagunen batek, eta izan zan herri 
txikixetako autobus liniak sendotzia. Hiru konpa�ia batu-eragin ziran 
(Autobuses Vascongados, Pesa Bizkaia eta besteren bat) eta Bizkaibus sortu. 
Linea barrixak jarri ziran, eta autobusen frekuentzixia igo, gitxienez orduan 
behin. Eta nahikua merke. Hori hasieran arrarua izan zan, eta klaro, jentia 
kotxian akostunbratuta, autobus asko ixa hutsik pasatzen ziran (batzuk total 
hutsik). Baina erakunde publikuak apostua mantenidu zeben, eta promozi�o 
kanpai�a egokixakin lagunduta, jentia autobusa hartzen hasi zan. AHT moroko 
astokerixetan gastau biharrian, dirua Bizkaibus lineian ordutegi eta 
frekuentzixak mantentzen gastatu zan, nahiz eta hasieran oso defizitarixua 
izan. Zerbitzu on bat bermatzen, azken fi�ian. Eta noski, jentia ez da tontua 
(batzu kenduta) eta konturatu egitten da: Bizkaibusa hartzia merkiagua da; 
gainera lehenago heltzen naiz, ez daukatelako aparkau biharrik; eta egunian 15 
zerbitzu dakaraz, aukeran. Orduan lehelengo urte bixen ostian, jentia autobusa 
hartzen hasi zan eta gaur da eguna zerbitzu guztiak nahikua beteta juaten 
dirala.
Hamen halan hasi ziranian, beste mundu bat zan Eibarren egon edo Lekeition 
egon. Eibarren (Gipuzkoako arazo orokorra izango dala uste dot) autobus gitxi 
eta oso karuak. Ez dakit zein daukazuen hor goixan, Amati�o, baina ez dago 
kolorerik.

--
---
oier gorosabel larra�aga
lekeitio - euskalherria
http://www.eibar.org/blogak/orakulua



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to