Oierrek:

Alternatibia ez da AHT bat egitia kotxe erabilleria jaisteko, baizik eta
biharra etxetik hurrago egin, edo piso bat alokatu, kotxien erabilleria
jaisteko
Imanolek:
Teorian bai, eta ahal izanez gero uste dot jende gehixenak hori egingo leukeela, tren modernorik eduki ala ez, baina batzuk/askok ezin dabe, arrazoi askorengaittik, horrei ez detseu autobusa edo kotxea baino urtenbide hoberik eskaini behar?

Oierrek:
Ez zara konturatu Donostiako jente horrek ez leukiala Bilbon biharrik egingo autopistia 
ez balego? Lehelengo autopistia izan zan, eta gero "Donostiarrak Bilbora juan 
biharra". Ez alderantziz. �Naturala iruditzen jatzu eurei AHT bat egittea, baina 
Eibartik Pontevedrara joan bihar danari pisu bat alokatzia gomendatzia? �Zergaittik alde 
hori?

Danok daukagu Kalamuko puntara igotzeko eskubidia. Goazen orduan bide
asfaltatu bat egittera puntararte, aulka kurpildunak eta umien
burditxuak daroienak be puntara heldu daixezen. Ez ba.


Imanolek:
Lehenago esan neban eta orain berriro di�ot: "Jende askok, bere gogoaren kontra, horrelaxe bizi behar dabela, askotan eta askotan batek ez dabelako aukeratzen bere bihartokia, ez andriaren bihartokia...", eta biharra zure etxetik eta zure andrearen edo gurasoaren bihartokitik/etxetik 100 kilometrora badago, ba joan behar.
Oierrek:
Hori bizitza guztian gertatu da, eta emigrazioaren motibo nagusienetakua da. 
Dakarretik Ondarrura ez dago AHTrik, eta senegalesak pisuak alokatzettuez 
herrixan. Baina gu ez, gu ez dogu ipurdixa mobidu nahi. �Ez dogula ipurdixa 
mobidu nahi? Ba to, ordu biko biajia karreteratik.

�Zu be zergaittik juan zi�an ba Bittorixara bizi izatera?

Azkenaldixan manejatzen dan kontzeptua da elikagaixen jatorrixa. Zenbat eta 
produktuak, tallarrak, bihargi�ak... urri�ago egon, orduan eta gasto gehixago 
daka transportiak, eta beraz ekologikoki txarrago. Gasto gehixago... eta baitta 
noski infraestruktura gehixago be. Muga bat ipini bihar da, Imanol, eta ez da 
agintarixen edo eraikuntzako enpresaburuen partetik etorriko (harek zenbat eta 
gehixago konsumidu, gehixago irabazi eta gero... hor konpon).

Imanolek:
Prest gaoz autobusak subentzionatzeko baina ez trenak subentzionatzeko. Eibarko bariantea eta edozein karretera (autopistak gutxiengoak dira, nabarmen) erabat subentzionatuta daoz, eta gure inguru menditsuan erozein karretera eittea beti da hiper garesti. Baina horretaz ez gara kejauko, alderantziz, zenbat eta karretera gehixago hobe.

Oierrek:
Hasiko gara karreterekin? Ez, ni hori ezbadot aittatu AHTri buruz gabizelako da.

Imanolek:
   > estudiantea be sartu dedilla ikasle piso baten.
Klaro, erraza, etxiak alkilatzia merkia danez, eta etxetik kanpo bizitzia merkia danez...

Oierrek:
Dana karua dan honetan, merkena aukeratu nahixan gabiz. Eta nere ustez, lanetik 
hurrago egotia merkiagua da, bai langillian poltsikorako baitta gizarte osorako 
be.

Imanolek:
Jakina, baina autopista bai erabiltzen dozu, eta hori be ez dozu pagau gura, hori bai, hori "ordain deidazela", "Autopista doan".
   Eta autopista hartzen dozunean, zer zoiaz? "gehienez 80an?"
Eta kotxea aparkatuta eduki eta beste batek urtetzea galazotzen dotzunian, ez detzezu "zipaioei" deitzen?

Oierrek:
Imanol... komentarixo horrek ganorabakuak dira. Usteze argumentuak gastau egin 
jatzuzela.

O.



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to