Garraiobideen eztabaida honetan apur bat halduita nago, baina...

Imanolek:
Jakina, baina autopista bai erabiltzen dozu, eta hori be ez dozu pagau
gura, hori bai, hori "ordain deidazela", "Autopista doan".
Eta autopista hartzen dozunean, zer zoiaz? "gehienez 80an?"

Ez neban pagau gura, baina pagau genduan. Eta epia amaittu zanian, pagauta zeuanian, berriro pagatzera jarri ginttuen hemengo agintari abertzaliak. Bilbotik Santanderrera, injinerutza berdintsuko autopistia, duan, bai�a Donostiarakuan, iraultza zerga.

Gipuzkuako zatixan sufridoria naiz ni. Ez dakitt premi�iak, hedonismuak ala espiritu santuak eragindda, bai�a etxia dakat Donostian eta biharra Eibarren, eta Bidegi (Gipuzkoako Autopistaren jestoria) aguantatziakin potruetaraino nago.

- tag automatikuan detektoriak, nahi daben bezala funtzionatzen dabe. Azittaindik urtetzekotan, eskumatik seguruago %20ko erroria edo, ezkerrekuan huts eitteko aukeria %60 edo holan. Zarauzko nausixan Eibarrerutz, ostera, ezker-ezkerrekotik saiatu, ze bestietan kale eitteko aukerak %90ekuak dira.

- Beti obretan. Teoria ofiziala da Europistasek deskuido haundixakin laga zittuala gauzak azkenengo urtietan. Nere ustia da: zenbat eta obra gehixago, hobeto, %3ak geixao emoten dabelako.

- Informatzen ez daben web bat dauka Bidegik. http://www.bidegi.net

- Informazi�ua web bidez emon emoten dau Bidegik, ez detaile edo berrittasun askokua, baina DiarioVasco.com-en portadaren bidez, eta itxura guztien arabera, DV-ri pagatuta han agertzeko. Hau da, Bidegik zerbitzu publikua emon biharrian, DiarioVascori dirua emon detsa informatzeko, eta herritarrok informazi�o hori nahi badogu, DiarioVasco.com-en ataritik sartu biharra daukagu, peaje horrekin: Vocentoren publizitate, OJD datuak, eta gai�erakuak puzteko erabiltzen gaittue.

- Obra bat ointxe amaittu dabe: tunel txukunketa Deba bai�o lehentxuago. Isti�ako zubixan aurreko tunelera sartu aurretik kartel barrixa be jarri dabe. Erdera hutsez.

Eta Imanoltxu lasaitzeko: abiadura mugak errespetatzeko ohitturia dakat, portzierto.

Luistxo


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to