Biodiesela aittatu dau Leirek eta nere izena be bai. Zeozer esan bihar. AHT, autopista, garraioak eta ekologia saltsan izan dittuan hikamikia jarraitu dot. Matrallako irratixan ez ditxut programa asko ein, baina Martxelino ta bixok honi buruz luze berba ein genduan bat gogoratzen dot, seguru Leirek entzun zebala, gure entzule fiñena zan eta (nahiz eta batzutan lokartu omen). Eta bardiña errepikauko dot:

- AHT aberrazio erraldoi bat da edozein ikuspuntu serio eukitta.

- Ekologixia: egixa da berez trena, errepidiak eta kotxiak baño ekologikuagoa dala. Baina ez AHTa. Bageneukan gure orografiara egokitutako trenbide sare bat. Oin dala gitxi XX. mende hasierako euskal herriko plano bat ikustia tokau jata eta harrittuta geldittu naiz. Jakin banekixan trenbide asko eguazela, baina danak batera ikustian hiriburu haundi bateko metro sarea burura danba etorri jata. Trenbide sare hori poliki poliki garatu izan balitz (abiadura handiagoak, industria guneetara sarrerak, bide paraleloak, ordutegi oparoak) munduko herririk ekologiko eta erosoenetakoa izango giñake garraiobideen ikuspuntutik. Baina gauzak bestela izan dira, garatu zirenak errepideak dira. Petrolioa masiboki kontsumitzeko moduak bultzatu ziren (argi dago nundik). AHTak ez dau A8ko trafikua askorik murriztuko, zerbait murrizten baldin badau. Eta bide honetatik kanpora ezer, klaro. Gure orografian horrelako munstro bat sartziak eragiten daben kaltia kalkula ezina da, nahiz eta guztia justifikatuko daben /Estudio de Impacto Ambiental /bat euki. Okupatzen daben azalera izugarrixa da. Lursail pila bat desjabetu behar dira, lur mugimendu izugarriak egin (azken hogei urtietan eindako guztien erdixa, 33 milloi m3), tunelak (106 km), biaduktoak...barren barreneko mina sartzen da pentsatze hutsarekin. - AHTa, hortan diru asko irabaziko dutenei, interes politikoak izan ditzaketenei (baleude) eta ezjakin batzuri bakarrik interesatzen jakue.
- Informazio falta ezin sinistekua izan da eta da.
- Informazioa nahi izan ezkero, irakorri doten testurik serioenetako bat Roberto Bermejok idatzia da: * A <http://www.bakeaz.org/CB63.pdf>**nálisis de rentabilidad del proyecto de la ‘Y’ vasca y bases para una estrategia ferroviaria alternativa. <http://www.bakeaz.org/CB63.pdf> *eta http://www.bakeaz.org/CB63.pdf helbidian dago (http://www.sindominio.net/ahtez/agiriak/agiriak.htm helbidian beste testu on eta aldarrikapen batzu pe badagoz). Alternatiba trena da baina ez AHT. - Beste ikuspuntu bat, ekonomiko gordina, garestia da. Ez errentagarria, ez amortizagarria eta garraio sistema osoki hartuta bizi osorako hipoteka bat. Defizitarioa da. Koste erreala 6.0000 milloi euro ingurutan ibili leike, CAVeko biztanle bakoitzari zenbat tokatzen jako? - Ekologiara bueltatuz, hor erabiltzia proiektatzen dan indarra, zentral termiko eta zentral nuklearretatik asko eukiko dau. Argi dago giza bizitzaren garapen on bakarra energi iturri eta lehengai berriztagarrixak erabiltzetik etorriko dala, baldin badator. Baina hori beste baterako lagatzen dot, biodieselarekin batera.

Agur eta ohore,
besarkada bat danori, ezjakinei be bai.
Asier Arregi.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to