Harro nago. Ingelesen Hilerria Financial Times-en azaldu da!

Tira, ez nere bloga, baizik eta benetako hilerria, Donostiako bazter eder
hori. Egunkari ekonomikoek asteburuetarako izaten dituzte halako atal
hedonista-kulturalak, eta halako batean idatzi zuen maiatzaren 13an Kieran
Cooke batek, *On the trail of Basque delights,* ikusmira erromantiko eta
topiko samar bat.

Aipu honen berri izan dut blogari euskal-amerikar baten bidez.

"Financial Times-eko
artikulua"
http://news.ft.com/cms/s/0eb6b266-c3bf-11d9-a56d-00000e2511c8.html
ordainpekoa da baina Txikilikek testua erreskatatu du
"honaxe":
http://artxiboak.blogspot.com/2005/05/on-trail-of-basque-delights.html

Beste blogari batek abisatu dit New York-eko The Jewish Week astekarian
(zirkulazioa, 90.000 ale) azaldu dela baita ere Ingelesen Hilerria, kasu
honetan bloga, ez Donostiako bazterra.

http://thejewishweek.com/news/newscontent.php3?artid=10961

Pello Joxeperen plagioaren inguruko artikulua.
Musika norbaitek online jarri duela ere esaten du, hemen:
http://mp3enema.org/files/achi/joxepe.mp3

Gaur ez daukat fitxategi hori klikatzeko aukerarik. Inork informatuko du
ea zein bertsio den hor dagoena? eskerrik asko

Luistxo - http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to