Googlen Diputacion Foral de Gipuzkoa bilatuta, Luistxoren eta Joxe
Aranzabalen blogetako protestak ageri dira lehen bost emaitzen artean.

Euskarazko izena bilatuta, Gipuzkoako Foru Aldundia, antzekoa, Faroan
azaldutakoarekin kasu honetan.

http://www.google.com/search?q=gipuzkoako+foru+aldundia

Gauza bertsua gertatzen da Diputacion Gipuzkoa bilatuz, kasu honetan,
blogari batek egindako ekimenez, Googlen blog euskaldunen indarra
erakusteko asmo zehatzarekin. egina. Kasu honetan, Googlebombing deritzon
teknika erabili da, baina aurreko bi bilaketetan, instituzioaren izen
ofizialarenean ez da halakorik: Googleren garrantzia algoritmoak erabaki
du Gipuzkoako Foru Aldundiaz Interneten esan izan direnen artean,
horietxek direla errelebanteenak: geure protesta.

@Euskadi buletinak ere atera du zerbait, gure zerrendakide JA del Moral-ek
idatzitako artikulua. Esajeratua iruditu zaio protesta... Kexuak entzuna
izatea lortzen duenena, hori esajerazioa: isilik, ikustezin, jarraitu izan
balu gure protestak, orduan bai, egokia izango zen.

Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to