Leirek eman ditu arrazoiak, baina hori arazo orokorra da, neurri haundiago edo txikiagoan:

- Erregeen kabalgata
- Aratusteetako desfilea
- Korrika
- Euskal Jaia
- Kaldereroak
... eta abar

Elenak domeketakoa proposatu du. Noski, berari domekan ez dio trabarik egingo. Neri adibidez, traba gehiago egingo lidake domeka batean astegun buruzuri batean baino.

Soluzio bakarra litzateke San Juan eguna aldatzea eta UCI-ren erabakiaren esku uztea. Hau da, Euskal Bizikleta hasten den egunera pasatzea San Juan eguna. Horrela, ostegun eta ostirala ere jai hartuko genituzke eta nahi duenak oporretara joan, nahi duenak San Juan goiztarrak zelebratu eta nahi duenak Euskal Bizikleta gertutik jarraitu.

Jarraituko dugu herejixak esaten?

Gari

Elena Laka wrote:

Baten batek badaki arrazoi pisutsuren bat Euskal Bizikletaren irteera domeka batean ez egiteko? Elena,
bizikletak eragindako trafiko kaosarengaitik kaltetuta eta kabretatuta.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to