[EMAIL PROTECTED](e)k dio:

<>Atzo txarto esan neban, kartel elebakar bat ez, bi jarri dittue.
Donostiarutz bidian, Isti�ako tunelan aurrian, eta baitta haruntzatxiago,
Itziarko tunelan aurrian.

Imanoltxu: DOK eta JOK desberdintzen ikasi biharko dozu. DOK bat tokatzen
dan bakoitzian JOK bat irakurtzen dabenian, gure Santo JOB partikularrari,
Serafin hereje serafikuari, belarriko mi� galanta emoten detsasu. Edadian
aurrera doia gizona eta etxakoz komeni halakuak. Gure euskeria hobeto
zaindu leikedogu, Imanol.

Luistxo

Adarjotzaille apartak zarie mutillak! Bai�a adarjotiok aparte lagata, euskeraz halako akatsik barik idazteko ezinbestekua izango dogu laster argittaratzekua dan Eibarko euskerian liburua. Asier Sarasuak, Aintzane Agirrebe�ak eta Leire Zenarruzabeitiak alkar lanian primerako lana egin dabe-eta. Egin izan dira lan soltiak Eibarko euskerian gai�ian, bai�a sakabanatu samar gertatzen dira eta hirukote gaztiorrek sekulako sintesi lana egin dau. Ez da espezialistendako liburua. Hizkuntza kontua erakusteko biharrezkua dan mailla teknikua dauka eta dibulgazi�okua be bada. Adibide ugariz jantzitta dago, egin izan diran hainbeste alkarrizketetatik jasotakuak diranak, errealidadetik jasotakuak, herri-berbeta baten deskribapena erakusteko egin bihar dan moduan. Eibartar zaharrok erreparau ez dittugun gauza bat bai�o gehixago azaleratzen dau, atal guztiak dare ondo antolatuta, gustora aztertzekuak eta sintaxiari dagokixona gozatzekua be bada... Ez da orain arte halako libururik egin. Eredua da. Markia egingo dau. Eibartarron konplejuak, erderakadak gora-behera, alde batera lagatzekua. Euskera estandarra uste dogun bai�o hurrago jarriko deskuna. Egokixa benetan Eibarko euskerian barri eukitzeko eta Eibarko euskeran zuzen idazteko. Liburuau argittaratzen danian izango dogu, ba, nundik ikasi. Ah! eta liburua ez da bape heretikua. Deskripzi�ua euskara estandarrian idatzitta dago. Zorionak hirukotiari!

Serafin



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to