> Adarjotzaille apartak zarie mutillak! Bai�a adarjotiok aparte lagata,
> euskeraz halako akatsik barik idazteko ezinbestekua izango dogu laster
> argittaratzekua dan Eibarko euskerian liburua. Asier Sarasuak,Aintzane
> Agirrebe�ak eta Leire Zenarruzabeitiak alkar lanian primerako lana egin
> dabe-eta.

hainbeste lora irakorritta, zer egin? gorrittu? ezkutau?...

Serafinek emon dau primizia. Ba bai, esku artian darabigu Eibarko euskerian inguruko liburu bat. Ez dakigu oso ondo noiz kaleratuko dan. Uda partian, seguruenez; biharbada irailan.

Betiko kontuak: fonetikia, sintaxia, morfologixia, aditza... Kasu honetan hiztegirik ez. Eibarren honezkero badagoz pare bat hiztegi mardul (Toribio eta Etnografikua) eta esakera liburu ederra; ez zekan zentzurik guk berriz bardina esatia.

Holako lan bat eitteko, leku aproposa da Eibar; ez dot uste hoberik egongo danik. Serafinek aditza batu zeban, Laspiurrek deklinabidia, Sangronizek kantuak, Argoitiak esakerak, Antxonek soziolinguistika apur bat, Aretak izen sintagmaren morfologixia... Grabazi�uak be makina bat dagoz einda. Urte askotako biharra (Toribio eta San Martin aitzindari), elkarlanian egindakua... gure euskeria ederto ezagutzen dogu.

Oinarri guzti hori hor dago, eta hori eskuartian eukitta, Eibarko euskerian inguruko lan bat eittia, erreza... bueno, erreza ez, baina beste i�un baino askoz errezagua bai.

Eskerrik asko Serafin. Zuk di�ozunan larena balio badau, gu pozik.

asier



Adarjotzaille apartak zarie mutillak! Bai�a adarjotiok aparte lagata, euskeraz halako akatsik barik idazteko ezinbestekua izango dogu laster argittaratzekua dan Eibarko euskerian liburua. Asier Sarasuak, Aintzane Agirrebe�ak eta Leire Zenarruzabeitiak alkar lanian primerako lana egin dabe-eta. Egin izan dira lan soltiak Eibarko euskerian gai�ian, bai�a sakabanatu samar gertatzen dira eta hirukote gaztiorrek sekulako sintesi lana egin dau. Ez da espezialistendako liburua. Hizkuntza kontua erakusteko biharrezkua dan mailla teknikua dauka eta dibulgazi�okua be bada. Adibide ugariz jantzitta dago, egin izan diran hainbeste alkarrizketetatik jasotakuak diranak, errealidadetik jasotakuak, herri-berbeta baten deskribapena erakusteko egin bihar dan moduan. Eibartar zaharrok erreparau ez dittugun gauza bat bai�o gehixago azaleratzen dau, atal guztiak dare ondo antolatuta, gustora aztertzekuak eta sintaxiari dagokixona gozatzekua be bada... Ez da orain arte halako libururik egin. Eredua da. Markia egingo dau. Eibartarron konplejuak, erderakadak gora-behera, alde batera lagatzekua. Euskera estandarra uste dogun bai�o hurrago jarriko deskuna. Egokixa benetan Eibarko euskerian barri eukitzeko eta Eibarko euskeran zuzen idazteko. Liburuau argittaratzen danian izango dogu, ba, nundik ikasi. Ah! eta liburua ez da bape heretikua. Deskripzi�ua euskara estandarrian idatzitta dago. Zorionak hirukotiari!

Serafin



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to