Bai, Asier.  Gorrittu zaittez, biharra oso ondo dago-eta. Nik irakorri dot. Kriston lana da, sakona eta ona. Eta ez da koipia emotiarren, zuk badakizu.
Liburua ikusteko gogua dakat
leire

Asier Sarasua <[EMAIL PROTECTED]> escribi�:
> Adarjotzaille apartak zarie mutillak! Bai�a adarjotiok aparte lagata,
> euskeraz halako akatsik barik idazteko ezinbestekua izango dogu laster
> argittaratzekua dan Eibarko euskerian liburua. Asier Sarasuak,Aintzane
> Agirrebe�ak eta Leire Zenarruzabeitiak alkar lanian primerako lana egin
> dabe-eta.

hainbeste lora irakorritta, zer egin? gorrittu? ezkutau?...

Serafinek emon dau primizia. Ba bai, esku artian darabigu Eibarko
euskerian inguruko liburu bat. Ez dakigu oso ondo noiz kaleratuko dan.
Uda partian, seguruenez; biharbada irailan.

Betiko kontuak: fonetikia, sintaxia, morfologixia, aditza... Kasu
honetan hiztegirik ez. Eibarren honezkero badagoz pare bat hiztegi
mardul (Toribio eta Etnografikua) eta esakera liburu ederra; ez zekan
zentzurik guk berriz bardina esatia.

Holako lan bat eitteko, leku aproposa da Eibar; ez dot uste hoberik
egongo danik. Serafinek aditza batu zeban, Laspiurrek deklinabidia,
Sangronizek kantuak, Argoitiak esakerak, Antxonek soziolinguistika apur
bat, Aretak izen sintagmaren morfologixia... Grabazi�uak be makina bat
dagoz einda. Urte askotako biharra (Toribio eta San Martin aitzindari),
elkarlanian egindakua... gure euskeria ederto ezagutzen dogu.

Oinarri guzti hori hor dago, eta hori eskuartian eukitta, Eibarko
euskerian inguruko lan bat eittia, erreza... bueno, erreza ez, baina
beste i�un baino askoz errezagua bai.

Eskerrik asko Serafin. Zuk di�ozunan larena balio badau, gu pozik.

asier



> Adarjotzaille apartak zarie mutillak! Bai�a adarjotiok aparte lagata,
> euskeraz halako akatsik barik idazteko ezinbestekua izango dogu laster
> argittaratzekua dan Eibarko euskerian liburua. Asier Sarasuak, Aintzane
> Agirrebe�ak eta Leire Zenarruzabeitiak alkar lanian primerako lana egin
> dabe-eta. Egin izan dira lan soltiak Eibarko euskerian gai�ian, bai�a
> sakabanatu samar gertatzen dira eta hirukote gaztiorrek sekulako
> sintesi lana egin dau. Ez da espezialistendako liburua. Hizkuntza
> kontua erakusteko biharrezkua dan mailla teknikua dauka eta
> dibulgazi�okua be bada. Adibide ugariz jantzitta dago, egin izan diran
> hainbeste alkarrizketetatik jasotakuak diranak, errealidadetik
> jasotakuak, herri-berbeta baten deskribapena erakusteko egin bihar dan
> moduan. Eibartar zaharrok erreparau ez dittugun gauza bat bai�o gehixago
> azaleratzen dau, atal guztiak dare ondo antolatuta, gustora
> aztertzekuak eta sintaxiari dagokixona gozatzekua be bada... Ez da orain
> arte halako libururik egin. Eredua da. Markia egingo dau. Eibartarron
> konplejuak, erderakadak gora-behera, alde batera lagatzekua. Euskera
> estandarra uste dogun bai�o hurrago jarriko deskuna. Egokixa benetan
> Eibarko euskerian barri eukitzeko eta Eibarko euskeran zuzen idazteko.
> Liburuau argittaratzen danian izango dogu, ba, nundik ikasi. Ah! eta
> liburua ez da bape heretikua. Deskripzi�ua euskara estandarrian
> idatzitta dago. Zorionak hirukotiari!
>
> Serafin
>
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



Correo Yahoo!
Comprueba qu� es nuevo, aqu�
http://correo.yahoo.es
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to