Elena:
Joan da Udaletxeko Erregistrora (Pegorara) idatzi bat aurkeztera. Pegora,
herritarren zerbitzura, uste dut duela lelotzat.
Idatzia euskaraz zegoen. Udaletxeko langileak orri bateko idatzitxo bati
begira bost minutu egon ondoren, esan dio: ¿por favor, me traduces lo que pone?
Ni joan den astean teknologia ekitaldia batera joan nintzen, gonbidapena
aldez aurretik konfirmatuta. Ahotsaren teknologiak euskararentzako: diru
inbertsio handia egin du Jaurlaritzak Scansoft enpresarekin, eta hark zer
eman duen ezagutzera (Aditu izeneko ekimena). Bezperan e-posta mezu hau
jaso nuen antolakuntzatik:
Subject: Acceso jornada técnica "Presentación Programa Aditu"
Os adjuntamos el plano de acceso al Parque Tecnológico de Miramon
(Donostia/San Sebastián) que facilita la organización del mismo.
Un saludo,
Euskarazko bertsiorik ez. Biharamunean, joan nintzen ekitaldira, Donostian,
eta hurbildu zitzaidan antolakuntzako bat. Hauxe izan zen gure elkarrizketa:
HARK: Hola, ¿quiere la documentación y auriculares para seguir la
presentación?
NIK: Lo que quiero es que alguien me atienda en euskera.
HARK: La traducción está disponible para el euskera y también para el
inglés.
Ekitaldiko hizlari nagusiak izan ziren Kultura Sailburua (Miren Azkarate
euskaltzaina) eta Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako Koordinazioko
zuzendaria.
Antolakuntzakoak ez ziren nonbait HPSkoak, Ibermaticakoak baizik,
Gipuzkoako informatika enpresa handienekoak. Aditu programa honetan lan
dexente izango dutela ematen du, ze behin teknologia garatuta, kontua da
ezarri egin behar dela. Berez teknologia prest egoteak ez du esan nahi
erabiliko denik: adibidez, panpinek euskaraz egiteko teknologia aspalditik
dago eskuragarri, baina 21. mendea iritsi arte ez da halakorik izan
euskaraz: Kamiltxo hartza, nonbait kasu bakarra oraindik sekula dendetako
apaletan.
Ba, orain ere, teknologia ordain-fakturatik salto egin eta erabilpen
praktikora iritsi dadin, Jaurlaritzak enpresa eta bezero potentzialen
ezarpen posibleen kasu azterketak lagunduko ditu. Azterketa horietan
kontsultore, Ibermatica izango da. Euskararen inplantazio enpresarialean
laguntzeko horixe, bai, partner aukerakoa, weba erdera hutsez daukan
enpresa: http://www.ibermatica.es
Aditu izeneko kontu honez Sustatun ere idatzi nuen:
http://www.sustatu.com/1118834592
Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]