Asierrek:

<"Horretara" hori Candido Egurenek erabiltzen zeban asko; berakin ikasi
neban, eta gerora, beste zahar batzuk be oindiokan <erabiltzen dabela
konturatu nitzan. Ointsuan, Azpeitiko lankide Josuk barra-barra erabiltzen
dabela ikusitta ("hartara"), <ni neu be gerua ta gehixago erabiltzen hasi
naiz. Egokixa da, bai.

-- Neretzat sekulako gomutia izan dok "horretara" hori. Nere ardurapeko
kazetari gaztieri beti esan izan jaetset ekialdeko erak ("jadanik" eta) ez
ezinbestekotzat hartzeko, eta molde arrotzak erabili aurretik  "hau zelan
esango leuke nere amak" pentsatzeko. Eta, hain zuzen be, euskera idatzixan
horren sarri erabilli arren sekula berbetan erabiltzen ez dogun "beraz"
horren parekorik ez najuan bete-betian topatzen. 
   Pozarren irakurri najuan hire hitzaurrian "horretara" hori, baitta
aurreko asteko artikuluan aspaldiko partez erabilli be: "Boliviako indioek
ez dute, HORRETARA, zertaz kexatu, Konstituzioak ez ditu-eta aipatu ere
egiten minoria zuriak eskubide kolektiboak behar dituenik ere. Zergatik ote?
Honi guztioni, Afrikan, apartheid esaten zaio".
   Horrelako perlak topauezkero... Abixau gero.

   Amatiño

   



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to