Eta noiz da aurkezpena, ba?
Bazan ordua!!!Liburu hori eibartar guztiok irakorri biharko genduke. Eta
bihotzez eibartarrak sentitzen diranak be bai...
leire
>> Eta primerako euskara jator, zuzen, artez eta batere barrokismorik
>> gabekoa. Portzierto... zergatik superlatiboen (onenak) aurreko -ik
>> (lanik) atzizkia uxatu?
>
> Ez da nahitta egindako aukera linguistiko edo estetikua. Baten batek
> iges egingo zestan, edo esaldi konkreturen baten doinu aldetik errezagua
> irudittuko jatan. Gehixenetan erabili eitten dotela esango neuke;
> batzuetan "eta" partikula eta guzti "...lanik eta onena...". Baina
> bigarren aukera hori ez da oso egokixa idatzizko eredurako.
>
>> Bestalde, euskara batuan horren erabiliak diren zenbait molderen
>> (beraz...) ordezkoak edo(horretara...), ikaragarrizko ekarri aukerakoak
>> iruditu zaizkit.
>
> "Horretara" hori Candido Egurenek erabiltzen zeban asko; berakin ikasi
> neban, eta gerora, beste zahar batzuk be oindiokan erabiltzen dabela
> konturatu nitzan. Ointsuan, Azpeitiko lankide Josuk barra-barra
> erabiltzen dabela ikusitta ("hartara"), ni neu be gerua ta gehixago
> erabiltzen hasi naiz. Egokixa da, bai.
>
> Asier
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]