Amatiño:

Zalantzarik ez euskaldun izateko modu asko dagoela eta jakina gero inor ez
dela inor baino euskaldunago.
(...)
        "Somos vascos" liburura bueltatuz, Erkorekak, Anasagastik eta Belokik
elkarrekin argitaratu dute hamazazpi euskalduni egindako elkarrizketa
bilduma, non bakoitzak bere euskalduntasuna zertan den azaltzen duen.

Euskaldun = Vasco, darabizu, Amatiño.

Baina, ez ete da, euskeraz, berez, "Euskaldun = Vascoparlante". Klaro, hortik dator gero, "Vascos" itzultzerik ba ote dagoen... Euskaldunon Egunkariak "Euskal herritar" neologismoa bultzatu zuen bere garaian, neologismoa zela argi edukita, eta bere bidetxoa egin du.

Identitatearekin ere badu honek zerikusia, nik uste, ez bakarrik etimologiarekin. Neure tribukoak, esango nuke etnozentrismo dosi batekin, euskaldunak dira, batik bat, ez modu batean edo bestean sentitzen diren erdaldunak, euskadizale ala euskofobo izan.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to