Hurrengo urtean, 2006an, artista horrek erakusketa egingo du Portalean. Oso
ona da. Une honetan lau eskultura ditu banatuta Ourense probintzian zehar.
Ourense hirira joaten baldin bazarete, MIlenium zubi ondoan artista horren
5metroko altuera prestatu zuen eskultura ikus dezakezue. Nexus izenekoa.
http://ourenseporbarrios.cinfo.info/minisites/ContentServer?pagename=P&c=Articulo&cid=1036660504746&pubid=1032494228017&MosaicoWebLogicSession=QrnfaGCOMAe7zrMPI19ANKOVpuzqa1pplVtXM5VJ67hLBR18DAW2|-3605131691525973200/167807397/6/6081/6081/6083/6083/6081/-1
----- Original Message -----
From: "Gari Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Wednesday, June 22, 2005 9:14 AM
Subject: [eibar] Bere eskela idatzi zuena
Mendigreenek bere blogean gaur kontatzen du bere eskela idatzi zuen
funerariako langile baten kasua.
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/229
Horren antzerakoa gertatu zen duela 15 bat urte Eibarren.
Zerrenda honetan izango dira detaile gehiagorekin esplikatu ahal izango
dutenak, eta detaileak eskertuko ditut. Edonola ere, por aproximación:
Arte Ederrak ikasten ari zen mutil bat, Batxillergoa La Sallen
egindakoa. Gaur egun artista izaten jarraitzen du, eta uste dut Galizara
joanda dagoela bizitzera, nahiz eta duela urte gutxi Eibarren erakusketa
egin zuen.
Egun baten bururatu zitzaion arte performance bat egitea. Horretarako
bere eskelak sortu, fotokopiatu, eta ostiral gau batean Eibar guztian
ibili zen ohiko tokietan pegatzen. Larunbat goizean etxekoandre
goiztiarrek irakurri zuten eskela, eta 19-20 urteko mutila zela ikustean
segituan zabaldu zen albistea, baita etxera goizean iritsitako gazteen
artean ere, batzuk haren lagunak.
Ordu batzuetan aklaratu zen dena. Berak esaten omen zuen bazeudela
nahita egindako zenbait errore eskeletan, gezurretakoak zirela
erakusten zutenak, baina kostatu zen hortaz aklaratzea. Funeraria
enpresa gezurretakoa zen, meza igandean zen (igandetan ez da
enterraixorik egiten) eta abar.
Ordudanik eskelak jartzeko toki horiei armairu bat jarri zaie,
giltzarekin, eskelak benetako funerariakoek bakarrik jarri ahal izateko.
Gari
--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]