Ez daukat ahazteko orain urte dezente Eibarren egin zuen erakusketa. Berritu aurreko udaletxean zegoen erakusketa gelan izan zen. Margo-lanak ziren, erretratoak, baina oso handiak, eta indartsuak, oso oso indartsuak. Margo bakoitzaren aurrean jarri, oinei erreparatu, eta begirada igo ahala norbera uzkurtzen ari zela sentitzen zen. Aurpegira iritsitakoan txikitasun sentipena ia-ia beldur bihurtzen zen, keinu indartsu eta harroarekin begiratzen baitzuten erretratoetako protagonistek han goitik. Bizkarrezurra dardarka jartzeko modukoak ziren. Erakusketa bikaina iruditu zitzaidan. Oker ez banago eskulturarik ere bazen tartean, baina tamaina txikikoak erretratoen aldean. Ikusten denez orain eskulturak ere harrotu zaizkio eta lehen Jose Luis Carrera zena orain Xose Luis da. Pozik ikusiko dut erakusketa hori Portalean!

oier.

poxpolok idatzi du:

Hurrengo urtean, 2006an, artista horrek erakusketa egingo du Portalean. Oso ona da. Une honetan lau eskultura ditu banatuta Ourense probintzian zehar. Ourense hirira joaten baldin bazarete, MIlenium zubi ondoan artista horren 5metroko altuera prestatu zuen eskultura ikus dezakezue. Nexus izenekoa.

http://ourenseporbarrios.cinfo.info/minisites/ContentServer?pagename=P&c=Articulo&cid=1036660504746&pubid=1032494228017&MosaicoWebLogicSession=QrnfaGCOMAe7zrMPI19ANKOVpuzqa1pplVtXM5VJ67hLBR18DAW2|-3605131691525973200/167807397/6/6081/6081/6083/6083/6081/-1


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to