(Ez dakit zergatik, baina mezu hau Amatiñorengana joan zait zuzenean, zerrendara bidali beharrean.)

Hau historikoa da:

Amatiño eztabaidazalea armistizioa sinatzen! (egia esan hasieratik
konbentzituta nengoen bere aurka galduta nengoela, ni aspertuko
nintzelako bera baino lehen, baina behingoagatik ez da horrela izan)   ;-)

Hurrengo arte.

Gari

Amatiño wrote:

Hi, Gari, eskerrik asko.
Gustua ematen dik hirekin polemikatan sartzeak.
Hamarretik bederatzitan arrazoi duk eta... huan.
Aurreko ostiralean automozio-sektoreko batekin tope egin nian eta,
laburbilduz, zera esan zidan: "Bilboko lasterketa horrek ez ziguk batere
kalterik egiten. Egitekotan mesede. Mundu horretan merkatu zabala zegok,
aukerak zeudek, eta, nola edo hala, bost edo sei euskaldunetatik bat
automoziotik bizi gaituk. Normalagoa duk hori hemen egitea Monakon baino.".

Aldi berean, neri harrigarri iruditu arren, nere seme bat Bilbora joan zuan
bi egunetan lasterketa ikustera, eta gaia, berriz, pil-pil komunikabideetan.

Eta nik igande arratsaldean folio bat idatzia beharra... Politikaz idaztea
erraza duk, zailena duk politikatik ateratzea, masturbing pertsonalik ez
idaztea eta gaurkotasunari eustea...

Ondorioa: "Ez ditu autoak maite... Baina".

Eutsi goiari.

Amatiño


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to