Atzo begiratu nuen TEren hiztegian, eta pijo = fina edo horrelako zeozer zelaren ideiarekin geratu nintzen.

Zekarren adibidea honen estilokoa zen: "pijo-pijo biharra egin", eta nik biharra fin egitearen antzekoa zela edo, ulertu nuen

Gaztelerazko berbia ez dut gogoratzen: diligente, con detalle, preciso, ... ez dakit... :-(

ceregumil edo oporren premian nabil....

eneko
¡
Eta zer esan gura dau, ba, Eibarren?

Nik be ez dot sekula entzun nagusixen artian.

Jende nagusixak "pijo" esateko "tirillas" darabil. Imajinatzen dot beste herri batzuetan be erabiliko dala. Ez dakidana da, ia erderaz erabiliko ete dan.

asier

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to