amaittu dirala bakaziƱuak...
Pasatako astian bizkaittar gazte bati entzun netsa "arabera +/-"
natural esaten eta orduan akordau nintzan forma hori natural esanda (ez
hizkera ponposoan) ze gutxitan entzun doten.
Esango neuke gaur egun normal-normala dala gaztien artian "arabera"
entzutzia, eta ez hizkera ponposuan, berbeta naturalian be bai.
Ikastolan ikasitta, seguru, baina natural-natural erabiltzen da.
Oin...
Nire galdera "Eibartzaindiko" kideak zarien guztioi: zeuek, zeure
gurasok edo aitita-amamak... nola esaten dozue /dabe normalian??
Nik esango neuke gure aitxitxa-amamen artian, normalena, "segun(eta)"
dala. Nik ez dot besterik jaso.
Euren aurreko eibartarrak zer? Ba, seguru asko, ARAURA be erabiliko zeben.
Berba askokin gertau da: guk ikastolan ikasi doguz, pentsatzen dogu
Eibarren ez dirala erabili, baina bai. Belaunaldi batek (40-70 urte
bittartekuak) galdu egin dittu, eta gure belaunaldixak, ikastolian
bittartez, berreskuratu: zuhaitz, garatu, azterketa, azaldu, zerrenda,
mintegi... Guk uste baino askoz gehixago.
Asier
Nire kasuan beti-edo "segun (eta)", eta "arabera / araura" pixka bat
exotiko egitten jata. Bakarrik neure kontua da? belaunaldi aldaketa da?
jenerala da?
Ia neure moduan abuztuan guardian geratu garenon artian zeozer
ateratzen dogun.
Gora Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaixak!!!!!
i.t.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]