Pixkanaka-pixkanaka, baina ia lortu dot (azken kapitulua falta jata) Toribioren "Viaje por el paĆ­s de los recuerdos" bukatzia.

Nik uste dot eibartar edo Eibarren bizi garen danok irakurri beharrekoa dala, eskolan ere zatiak irakurri eta lantzeko modukoa. Nik behintzat, gauza asko ikasi eta ulertu ditut, gaur egungo eta azken urtiotako Eibar ulertzeko balio dabenak. Askotan kanpotik ez da ulertzen eibartarron izaera eta dudarik gabe zerikusi haundia dauka urte haietan gertatutakoekin.

Dudarik gabe Toribioren garaia (1900-1936) izan zan Eibarren garai aberatsena, ez hainbeste ekonomia aldetik (hortik ere bai igual, alboko herriekin alderatuta behintzat) baizik eta mugimendu ekonomiko, sozial, hezkuntza eta kultural aldetik. Garai horri esker altxatu zen berriz herria gerra ostean hain azkar eta 60-70. hamarkadetan ekonomia martxan hasi zenean Eibar ongi prestatuta zegoen aukera aprobetxatzeko (noski, Toribioren garaietan baino esfortzu askoz txikiagoarekin, lana aurretik eginda zegoen eta).

Baina gauzak zikloka doaz eta 60-70. hamarkadetako egoera ekonomiko onean jaiotakook nahiko light atera gara, eta horrek gainbehera dakar. Gaizki-gaizki ez gaude, baina...

Dudarik gabe hurrengo urteotan Eibar berrasmatu beharko dugu hemen bizi garenok bide berriak asmatuz, herriak zentzua izaten jarraitu behar badu behintzat.

Gari

(Elgoibartarra sasihistorialari-soziologoarenak egiten)
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to