Pedro Miguel Etxenike, Administrazioa Euskaraz aldizkariko Solasaldiak sail bereiziko 2. aleko 18. orrialdean:
 
    "Begira, nazionalismoa kanpoan zu ikusteko grina da, bisibilitate grina nolabait esateko, inguru uniformitzaile batean ez desagertzeka, nortasun erro batzuei eusteko grina. Ez da, espabilatu askok esaten duten bezala, bidaiak eginez sendatzen den zerbait. Alderantziz, zenbat eta gehiago bidaiatu, orduan eta nazionalistagoa, munduan zehar dagoen abertzaletasuna gero eta argiago ikusten duzulako."
 
    Ez dakit erabat ados nagoen, ez dakit horrelaxe esango neukean... baina egi zati bat edo bada, edo izan leikeela... 
 
    Azken astian Landetan, Frantzian, izan naiz. Bertako turisten artean baziren frantzesak, ingelesak, alemanak eta... eta...  espainolak? Bertatik ibilitta ikusten da "espainol" horrek %95an justu giputxak direla (El Diario Vasco asko saltzen zan, horren aldean El Correo, El Pais eta horrelakoak huskeria hutsa) eta ondorioz-edo asko eta asko euskaldunak, ez dakit ba, baina seguruenean gehixago entzun dot euskaraz espainolez baino.
 
    Kanpinean, megakanpinean, zure datuak emon behar, inprimaki batean, besteak beste zeure herritartasuna, "nazionalitatea", adierazi behar, aukeren artean, besterik ez eta "espainola" aukeratu behar. Eta euren estatistiketan, dena informatizatuta, agertuko da turisten artean % xx espainolak dirala, eta denak gustora sentitzeko kanpineko sarrerean bandera frantsesak, ingelesak... eta espainola, eta bertako beharginak hainbat hizkuntza dakixe: frantsesa, ingelesa, alemana eta espainola. Eta horrelaxe dana.
 
    Hortik dabixen "espainolak" besterik esango leukeela? Bai, seguru, baina hori ez da inon jasotzen. Nik, beste askoren artean, ideia bat garbi izan dot: herri batek estatu bat ez badauka jai dauka, erabat ikustezina da munduan. Esistituko ez balitz lez.  
 
   
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to