Orain sei hilabete gehienek uste ez besteko egoeraz dago
Kataluniako Estatutuaren eraberrikutza. Kinka larrian dago eredugarri
izan behar zuen negoziazioa... ehun urteko historia luzearen ondotik.

Amatiñok botatakoaren haritik beste autonomia estatutuaz liburu batean leidu nebanaz akordatu naiz, ez dot gogoratzen ez titulua ez egilearen izenik, beraz ezin erreferentzia zehatzik emon, baina egilea historialari akademiko bat zen, unibertsitateko irakaslea. Labur, zertzelada asko bazterrian utzita:

Zein izan da Espainiak "emon" daben lehen autonomia estatutua? Erabat ahaztuta dago, oso jende gutxik daki, baina lehen autonomia estatutua ez zan izan Kataluniakoa, Kubakoa baino. Harek kontatzen zebanez Irlan autogobernu gogoa sendotzen zihoan, hasieran autonomistak ziren hango eskaerak, baina Madrilgo gobernuak kasurik ez, paso, eta ez zetzan jaramonik egiten. Eskaera sozial horrek ase ez eta pixkaka-pixkaka independentzia gogoa indartzuz joan zan. Independentziarako borondatea zabalduta zegoenean orduan emon zeban Espainiko gobernuak autonomia estatutua, baina beranduegi zan, eta independentzia lortzeko borroka armatua hasi zan handik gutxira. Irlan bertan espainiarrek ez zeukaten ezer egitterik, jendea kontra, gaixotasunak... oso-oso txarto zihoan burruka espainolentzako, baina inguruko itsasoa kontrolatzen zeben. Halako batean Estatu Batuak be gerran sartu ziran eta itsasoko kontrola orduan galdu zeben. Espainiako historiografiak batez be kontau dau Espainiak Kuba Estatu Batuen kontra galdu zebala, baina hori erdi egia-erdi guzurra da, lehorreko burrukaldiak bertakoen kontra galdu zeben eta, baina "ohorea" edo txukunagoa gelditzen da bertsio ofizial horrekin.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to