Hori da, bataz beste, nik neuk neukan bertsiño berbera. Hau da, laburbilduz:
-- Españak ez zeban denporaz Kubak eskatutako autonomixarik ontzat emon eta,
konturatu orduko, beranduegi.
-- Ez dirudi Españak Kuba AEBen kontra galdu zebanik. Yankiak ezaututa,
horrela izan balitz gaurregun Kuba AEB izango litzake.
Amatiño
>Orain sei hilabete gehienek uste ez besteko egoeraz dago
Kataluniako Estatutuaren eraberrikutza. Kinka larrian dago eredugarri izan
behar zuen negoziazioa... ehun urteko historia luzearen ondotik.
Amatiñok botatakoaren haritik beste autonomia estatutuaz liburu batean
leidu nebanaz akordatu naiz, ez dot gogoratzen ez titulua ez egilearen
izenik, beraz ezin erreferentzia zehatzik emon, baina egilea historialari
akademiko bat zen, unibertsitateko irakaslea. Labur, zertzelada asko
bazterrian utzita:
Zein izan da Espainiak "emon" daben lehen autonomia estatutua? Erabat
ahaztuta dago, oso jende gutxik daki, baina lehen autonomia estatutua ez zan
izan Kataluniakoa, Kubakoa baino. Harek kontatzen zebanez Irlan autogobernu
gogoa sendotzen zihoan, hasieran autonomistak ziren hango eskaerak, baina
Madrilgo gobernuak kasurik ez, paso, eta ez zetzan jaramonik egiten. Eskaera
sozial horrek ase ez eta pixkaka-pixkaka independentzia gogoa indartzuz joan
zan. Independentziarako borondatea zabalduta zegoenean orduan emon zeban
Espainiko gobernuak autonomia estatutua, baina beranduegi zan, eta
independentzia lortzeko borroka armatua hasi zan handik gutxira. Irlan
bertan espainiarrek ez zeukaten ezer egitterik, jendea kontra,
gaixotasunak... oso-oso txarto zihoan burruka espainolentzako, baina
inguruko itsasoa kontrolatzen zeben. Halako batean Estatu Batuak be gerran
sartu ziran eta itsasoko kontrola orduan galdu zeben. Espainiako
historiografiak batez be kontau dau Espainiak Kuba Estatu Batuen kontra
galdu zebala, baina hori erdi egia-erdi guzurra da, lehorreko burrukaldiak
bertakoen kontra galdu zeben eta, baina "ohorea" edo txukunagoa gelditzen da
bertsio ofizial horrekin.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]