On 9/7/05, [EMAIL PROTECTED] <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Gaur beste hainbaten artian Joseba Zinkunegi eibartarra zeguan
deklaratzera deittuta entzutegi nazionalean.
Badakizue ezer? Deklarau dab? Epailliak esan dau ezer?
leire

Ez dizugu inork erantzun, Leire, baina seguruaski jarraituko genituen albisteak. Berari eta beste biei, guztira 300 kiloeuroko bermea, kartzelan ez sartzeko, eta egunero birritan komisaldegira bizi direla frogatzeko. Gero, lehenengo egunean nonbait orduz kanpo azaldu, eta larunbateko bisitarako, kartzelaratzeko agindua. Soto del Real-eko kartzelan dago Joseba gaur.

Zer da hau? Disparate bat. Otegirekin ere gertatu zen, ETA eta Batasuna bat dira, eta Batasunakoa izatea, <i>integración en banda armada.</a> Frogatzea inoiz baino errazago daukate. Batasunarentzat lan egin dute, haren izenean agertu dira publikoki... Eta hala bada, ETAkoak badira hauek, ETAko bat fidantzapean libre noiztik eta nolatan?

Espainiako (in)justiziak tankera berezia dauka. Nik ez dut uste, Euskal Herriak Espainiarekiko duen subordinazioak *kolonia* izena merezi duenik. Ez dut uste hori denik kasua, baina justizia sistema honena bai da koloniala. Mentalitate eta zapaltze-asmo guztiz koloniala da. Metropolitik nagusitasun zibilizatu batetik agintzen dute haiek. Eta hemen, hau Espainia da, eta gu espainolak, dekretatu dutenez, baina ez espainolak han daudenak bezala, beste era bateko *subditoak* baizik, eta eskaintzen zaigun *justiza* ez da herritar zibilizatu bati dagokion eskubide aitormen bat, bazterreko indigena errebeldeari dagokion etsenplu-emate zorrotza baizik.

Eta justizia kolonial hori, administratzea tokatzen zaiola hemen Eusko Jaurlaritzari... ze tristea.

Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to