Oierrek: > Niri ordea iruditzen zait horrelako gordinkeriek gertaerak gehiegizko > sinplekeriaz laburbiltzeaz gain ez dutela gatazkak dituen ezaugarriak > bere konplexutasunean ulertzen laguntzen.
Bai, sinplia da nere erantzuna, baiña buelta asko emonda. >Nik ez daukat zalantzarik > kanpotik ere iritziak eman ditzakegunik, baina beste kontu batzuetan > gurekin erabiltzen duten begirada manikeo bera erabiltzeak ez die ez > berdintasun eskubideei ez gatazkari inolako mesederik egiten. Euskal > gatazkari buruz kanpotik iristen diren iritzi asko oinarri demokratiko > sendoetatik abiatzen dira baina gure errealitatearen irudi > distortsionatu eta sinplifikatuegian bukatzen dute. Ez dago zaltzarik, kanpotik gauzak desberdiñ ikusten dira. Baiña ez beti era manikeuan. Baiña ez dago egi absolutorik, eta barrutik be gauzak ez dira errealak eta distorsionauak ikusten dira. > Benetan uste al duzue hondarribitarrak eta irundarrak herri horietakoak > izate hutsagatik gu baino matxistagoak, intoleranteagoak eta genero > berdintasunaren kontrarioagoak direla? Nik garbi dut eibartarrak > hondarribiarrak adina matxista eta misogino garela. Ez dut uste hemen > inor gaudenik gure buruari berdintasun dominak jartzen hasteko moduan. > Eta ez dut sinesten Euskal Herriko atzerakoi guztiak Bidasoaren inguruan > bildu direnik. Eguneroko bizimoduan, gizon eta emakumeen arteko > harremanetan, gure jarrera, bizio eta dohain berak dituzte > hondarribiarrek eta irundarrek. Nik argi dakat: danok gara matxistak neurri baten edo beste baten. Ni neu be bai. Eskualde horretakoak ageriko jarrera bat azaldu dabe, oso misoginua. Baiña holako jarrerak toki guztietan dagoz. Nik ez dot hori esan. >Orduan zer gertatzen da irailaren 8an > eta ekainaren 30ean? Zergatik hartzen dituzte jarrera itxi horiek gure > talaiatik begiratuta ulertezinak eta onartezinak direnak? Ez dakitt zergaittik gertatzen diran, eta san doten moduan, buruari buelta asko emon detsaraz. >Arazo bat ulertzea konponbidearen bidean jartzeko modurik azkarrena dela > diote. Hondarribiarrak eta Irundarrak giza-legez gure modukoak direla > sinesten badugu, gure indarrak kondena eta mespretxuetara bideratzen > jarraitu beharrean hobe genuke gatazka horren muina ulertzen saiatzeko > benetako ahaleginak egiten hastea. Uste dot nik iraiñen gaiñian egin dotela berba. Iraiñ hórrek ze desfasatu eta karkak diran, eta kanpokueri emoten deskuen irudixa. Besterik ez. Eta beste gauzatxo bat: danok juzgatzen dittugu jarrerak eta egoerak. Askotan pentsatu dot gai honen gaiñian: historia, tradiziñua, jazkera, errepresentaziño sinbolikua. Ez naiz espertia, baiña bai zalia, eta ezin dot aittu iraiñena, adibidez; ezta enfrentamentu personalak be ez. Biharbada ez dittut eskura elementu guztiak. Baiña gauzatxo batzuk irakorritta dittut, eta konprenditzen ahalegintzen naizen arren gauzak ihes egitten deste, eta jarrerak baiño ez dittut ikusten. Eta konpontu, eurek konpondu bihar dabe. Gaiñera, eritxi bat baiño ez nebillen emoten. Ez neban holako bronka merezi. Zuk be juzgatzen diharduzu-eta. leire
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
