Amatiño:
Gipuzkuan esaten juek: "Gogorik gabe", "dirurik gabe". Ondarruan: "gogorik
barik", "dirurik barik". Eibarren, ostera, "gogo barik", "diru barik".
Seguru zare holan dala? Eibarren behintzat, bixetara entzutzen da, eta
esango neuke Ondarruan be antzera izango dala. Hiztunak eta egoeriak
zeresan haundixa daka holako redundantzietan.
Eibarko adibide pare bat (lehelengua benetan argigarrixa):
-----
Baiña gizonak, bihargiñak, alkar ikusten ziran: bata fraka barik eta
beste bat kaltzetin barik eta beste bat zapatarik barik edo txamarra barik.
Ta zelan saratuta zeuan, ha bedarra... Neguan ez da igartzen bedarra,
udan bai. Zuluan sartu ta gero bigarren bueltan ha bedarra tapau eitten
dau goldiak ta gero geratzen da bedarrik barik garbi-garbi-garbi. Ta
goldatutakuan, garixa ereitten da, enjeneral, aitta izaten da, garixa
ereitten dabena.
Lehelengo entierro zibilla ein zanian diktadurian denporan, neri esan
desten moduan, bastante larrixa izan zan. Alde batzuetatik hor, Eibar
kanpotik, kanposantura eta, zaratarik barik.
O sea que bala rekargauak, hamendixik horraxe be ez dau botatzen! Bertan
gelditzen da balia indarrik barik eta direkziño barik, ondo kargau
bariko balia.
-----------
Zelan dok "Badihardugu" elkartian herrixetan? Ondarruan ala Eibarren moduan?
Galdetuko dot.
Asier
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]