- eta nik pentsatzen neban Plaentxia (edo antzeko zeozer) be onartuta
zeuala, baina ez da izango. Erozein modutan, horregattik ez dogu San
Martinen txiste liburuen berba bat bera bez aldatuko.

San Martinek Plaentxia darabil? ala Plaentzia?

   Ondoan dakaraz:

       - Zirikadak (1960):
Sarreran ("Esan behar batzuk"): "emen dituzu berriz be Plazentzia'ko...", "Plazentziarren ustez...", "Aurretikoa, "Pernando Plaentxiatarra"... ", "Plazentzia, Eibar eta..." 1. txistean: "Plaentxian ba ei ziran...", eta ondorengo txistetan, behin eta berriro "Plaentxia"

         - Eztenkadak (1965):
Plaentxia: Sarreran 5 bidarrez (oso-oso azkar begiratuta) ; lehenengo txistean 6 bidarrez; eta ondorengotan bardin. Nik ez dot "Plaentzia" bat bera bez ikusi. Sistematikoa da. Bai, neri be atenziñua deitu estan. ("atenziñua deitu estan", erdarakada galanta, baina oso-oso sartuta nire ustez, baitta zaharren artean be bai)

Horretara, eta liburu horrek bixok ikusitta, badirudi, lehenengo zalantza batzuen ostean, berak garbi aukeratu zebala "Plaentxia"ren alde. Auskalo beste obretan.
       Aio Pelaio.
           Imanoltxu (gora San Martin!!)




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to