|
Hi, Imanoltxu:
Franco hil eta demokraziakin batera hasi nintzuan ni
EAJ-NVn inguruan, politika-biderik aukerakuena zalakuan. Horretara, nik ez
najuan zer ikusirik izan jeltzaliekin 1976-77 ingururarte. Nere koñatua Julio
Sarasua (Asierren aitta) eta bixok sasoi haretan ezautu genduan Garaikoetxea eta
berak esan zeskuan "erabagitzeko" ordua zala. Garaikotxea ekarri genduan
Kulturalera hitzaldixa emoteko eta ziharo gustau jakun. Gauza guztiz barrixak,
zentzunezkuak eta etorkizundunak eritxi jakuzen.
Ordurarte hiru edo lau bidar baiño ez najuan nik idatzi
aldizkari klandestinoetan, "Miel Otxin" eta holako gaitxizenak erabilita, baiña,
hain zuzen be, EAJn "kontrakuetan".
Amatiño
De:
[EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En
nombre de Imanol Trebiño
Enviado el: martes, 11 de octubre de 2005 0:51 Para: eibartarrak Posta Zerrenda Asunto: [eibar] Amatiñon lagunak edo Liburu zaharrak saltzen dituen
azokatxo batean pitxi bibliografiko bat topau eta erosi neban asteburu honetan:
"Alderdi: Euzko Alderdi Jeltzailia'ren deya = boletín del Partido Nacionalista
Vasco", 1971eko "urrilla" eta azaroko 268 eta 269 "zenbakijak". Nire
gustorako benetako harribitxiak, ordurarte sekula ikusi ez nebalako
klandestinitateko EAJ-PNVren boletinik, Baionatik aterata.
Idazleen artean Manuel de Irujo
edo Uzturre ezaunak daoz, eta baitta Exteban Somorrostro, Braulio Leiza, Angel
de Eraso, J. de Arieta, Jeronimo de Sagastiola, Luis Maria Errikoa, Itarko (Luis
Ibarra), Alexandre Marc, Aitor de Gorbea, Antxon Larrañaga eta Jon
Armaindegui ezezaunak be bai.
Ezezaun horren artian batzuk
benetako izenak izango dira eta, beste barik, niretako ezezaunak. Eta beste
batzuk gatxizenak dirudite eta batek daki nor egongo zan hor izen horren
atzetik. Sanjuanetan ateratako "Eibar" aldizkarian Amatiñok artikulu bat
ateratzen dau, eta gero badago beste artikulu bat "Pajaloco"k aterata,
eta ez dirudi egile hori be eibartarren zerrenda honetatik oso urrin
dagoenik.
Zer Amatiño, gatxizen horren
artian ez dok egongo baten bat heuria ez?
Imanoltxu.
|
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
