Nik gusutra irakurri nuen "Q", Luther Blisset-ena, Munduaren baina gero "54" izenburukoa
 
----- Original Message -----
From: Luistxo
Sent: Sunday, October 23, 2005 10:56 AM
Subject: Re: [eibar] gomendauko destazue best seller bat?

Leire:

Gomendauko destazue zeozer entretenigarrixa eta neurona gitxi gastatzen
dabena? eta Eibarko liburutegixan egon leikiana? Nobelia ahal bada, eta
potolua. Ipoiñak esfortzu askoz haundixagua eskatzen dabe, eta liburu
meheiekin be antzeko zeozer gertazten jata.
Edozer irunsten dot.
Toti, ISabel Allende, Dan Brown, "El clan del oso cavernario"-ren sagia
eta "Los pilares de la tierra" danak irakorritta.

Erlijiñua gai hartuta... ointxe amaittu dot Da Vinci kodea. Oso eskasa. Jakintzaren transmisio egokiaz pentsakizun batzuk ere ekarri dizkit: gauzak nola egin ondo eta txarto..

Baina enfin, tematika historiko-erlijiosua dakan beste liburukote batekin hasi naiz, idazkeran-eta, oraingoz, askoz hobia, ikusiko dogu intrigaren resoluziñuan, ze honek be badaka intrigia...

"Q", Luther Blisset-ena

Luther Blisset ezizen bat da. Italiako lau gaztek hasitako mugimendu bat da, berez. Orain Wu Ming izena erabiltzen dabe. Eta, hara!, beren produkzio literario osoa copyleft da, kopiatzeko eskubidearekin dator. Klaro, honen inplikazioak Leireri azaltzen ez naiz saiatuko, alferrik izango delako, baina ondorio sinple bat zera da, Eibarko liburutegian ez badago ere, Interneten osorik aurkituko duzula. Espainolez, eta baita beste hizkuntza batzuetan.

Hemen: http://www.wumingfoundation.com/italiano/downloads.shtml

PDF bat irakurtzea zaila izango da, jakina, baina bueno, behintzat probatzeko, ikusteko nondik doan... nik liburua daukat, ilustratua datorren edizio eder bat.

Luistxo



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to