Eibarko euskalkixan zaindarixak diñue "Eibarko" dala, eta "Eibarreko" ezin dala
sekulan esan.
OK, eta neure buruari hala aplikatzen saiatzen naiz, eibartarrez berba egitten
ikasi nahi daben ikasle legez.
Baiña dudia daukat ia kanpoko bati halakorik exijidu leikixon.
Herri bateko izena beste herrixetan desbardiñ esaten dalako. Iñoiz aittatu dot "Lekeitio" herrixan izena "Lekitto" dala
herrixan bertan; baiña Ondarrun "Lekatxo" da, eta Eibarren "Lekeitxio" ("Lekeitxixo" entzun izan dot, baiña
neretako hipereibartarrismo bat da, "vídixúa" moduan).
Nik dakittela, "Donostia" da eta ez "Donosti", baiña "Donostiko" takian potian erabiltzen da. ¿Ondo dago, ala txarto?
"Bilbao" izan da izen historikua eta oin "Bilbo" normalduta dago. ¿Eta? "Otxandiano" izen jatorra "Otxandio"
ofizialdu dala uste dot, nere ustez era okerrian... ¡eta zenbat halako!
Ojo: ez diñot gero eibarrera jatorran zaindarixak txarto dabizenik esaten.
Baiña bai daukat dudia, ia ze puntotararte dan hori exijiblia, edo
kiskillosuegi izatia.
O.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]