Oierrek:
Portzierto, zerrendako Azkunaren jarraitzaile sutsuentzat Gotzon Garaten
azken hau esaldi hau: "Oso maite dut Bilbo eta Bilboko jendea.
Eibartarrak bezalakoxeak dira, adiskidetsuak eta bihotz zabalak. Eta...
Bilbo gero eta ederragoa da. Ezin sinets! Iñaki Azkuna alkate honek lan
zinez goresgarria egin du!"
 
 
Bai, egia esan jodidu eustan alkarrizketan amaierak.
 
Baina gauza bat garbi esan behar da: Bilbo gero eta politagoa da. Hori ezin dau ukatu kritikoenak be.
 
Abandoibarrako paseoa zelan geratu dan, Guggenheim ingurua zelan dagoan, Bilbo Zaharreko Marzana ingurua ze polit ikusten dan Erriberatik... baina edertasun horren atzean, zikinkeria guztia alfonbrapera sartu dabe. Marzanatik kale batera, Bilbo Zaharra eta San Frantzisko inguruan, betiko miseria edo gehiago.
 
Abandoibarra be itzel, politago ezin. Hain polita ze, ez dabe laga lehengo kontainerretako bat be, garbitzearen garbitzeaz memoria be garbitzeraino. Paisaje polita da oingoa, orbanik bakoa eta memoriarik bakoa. Hiri barri bat, lehengo hiria guztiz ahaztuta.
 
Cantalojas zubian eskultura bat ipini dabe oin, Vargas Llosaren poema eta guzti. Handik metro gitxira, Gorte kaleko etxerik ezagunenetako bat behera jausi zan ia egun berean. Kasurik bez.
 
Alfonbrape handi bat da Bilbo barri eder eta puta hau.
 
julen


Oier Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> escribió:

Bai, oso elkarrizketa polita da Hasier Etxeberriak Gotzon Garateri
egindakoa. Kontu interesgarriak ditu asko, eta xelebreak ere bai.
Deigarria egin zait Euskal Filologiako karrera Deustun nola jarri zuen
martxan kontatzen duen zatia. Nik uste hori lehen ere beste nonbait
irakurria niola. Errektoreari behin eta berriz eskaera egin, baina ezer
egiten ez zutenez, 1977ko maiatzean Gotzon Garatek artikulu bat idatzi
eta egunkarietara bidali zuen "El próximo curso comienza la filología
vasca en la Universidad de Deusto". Ondorioak Gotzon Beraren hitzetan:
"Hura izan zen zalaparta! Errektoreak deitu zidan bere aurrera eta oso
haserre txantajista nintzeal esaten hasi zitzaidan. Kataluniarra zen,
jatorra oso, baina gure problemak ez zituen ulertzen. Jendea animatuz
joateko egin nuela hori, esan nion. Eta halaxe hasi ginen, eta gaur arte."

Elgoibar-Eibar inguruko kontuak direla eta Deba Ibarreko euskara
goraipatzen du Gotzon-ek. "Deba Ibarreko euskara txalo-txalogarria da."
Eta gero esaten duen honek ere harridura eragin dit: "Bizkaierari,
Zeanuriko baserrietatik hasi eta ia Ondarroaraino, izurri handia sartu
zaio, baina. Ez dute bereizten iragan hurbila eta aldi burutagabea. Hau
da, "zegoen, "zetorren..." ez dute erabiltzen. Honelaxe esaten dute: "Ni
etxean sartu nintzenean, ama sukaldean egon zen", zegoen esan beharrean.
Markinako baserrietan ere entzuten ditut nik horrelakoak. Ez duzu
holakorik entzungo Eibarren, Markinako euskara ofizialki askoz hobea
izan arren. Bizkaitik kanpora ez da inon izurri hori sartu, zorionez. Ez
eta bizkaieraz mintzo den Gipuzkoako eta Arabako herrietan ere."

Ez nekien nik esateko modu hori "izurria" zenik. Niri beti grazia egiten
dit horrelakoak entzuteak. Gazteleraz beste lurralde batzuetakoekin
izaten dugu joskera desberdina gogoratzen dit. Guk normalean "¿Has
visto?" esaten dugu eta beste toki batzuetakoak berriz "¿Viste?".
Euskarazko hori horren antzeko zerbait zelakoan nengoen ni, eta lehen
grazia egiten bazidan, orain zer esanik ez, izurria hedatzen ari denari
bezala begiratuko baitiot "Joan naiz baina ez da inor egon" esaten didanari.

Portzierto, zerrendako Azkunaren jarraitzaile sutsuentzat Gotzon Garaten
azken hau esaldi hau: "Oso maite dut Bilbo eta Bilboko jendea.
Eibartarrak bezalakoxeak dira, adiskidetsuak eta bihotz zabalak. Eta...
Bilbo gero eta ederragoa da. Ezin sinets! Iñaki Azkuna alkate honek lan
zinez goresgarria egin du!"

oier.

Julen Gabiriak idatzi du:

> Jakin aldizkariaren azken alean alkarrizketa luzea egin deutsie
> elgoibartarrari, eta merezi dau, benetan. Beste zerrenda baten ez
> neuke igual komentauko, baina honetan bai, toketan jatzuenagaitik
> (hurbiltasunagaitik besterik ez bada).
>
> 70 orrialdetik gorako alkarrizketa sakona da, eta bertan umezaroa,
> etxeko kontuak, erlijinoa, euskera, politika, literatura, biajeak...
> mila gai ikutzen dauz, eta Elgoibar-Eibar inguruko kontuak be batzuk.
>
> Besteak beste, Amatiñoren gainean berba batzuk egiten dauz, Euskal
> Filologian ze ikasle euki ebazan gogoratzean:
>
> "Amatiño. Horra hor gizon buru argia, zinez! Ez zuen karrera bukatu
> Euskal Telebistan lan egitera deitu zutelako".
>
> Ba hori: leidu eta disfrutau. Trenerako be aproposa, Leire!
>
> julen
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to