Atzo hil zuan Gernikan Fernando Aristizabal, 87 urte zittuala. 1937an Amaiur batalloian komandantia izan ei zuan eta 1977an, barriz, diputaua Madrilgo Kongresuan. Sekula izan dan gudari diputatu bakarra. Aurretik, eta gerra ostian, Erresistentzixan jardun zuan, baita espioitza lanetan be.
Berrogei urte jaroiadaz kazetarixan ez juat iñoiz jakin tipo hau munduan zanik be. Ondo jaok diskretua izatia baiña gure Fernando hori ez zuan behintzat bape kanpolarrosa izan. Makinatxo bat jabik firin-faran komunikabidietan Fernandok baiño arrazoi gitxiaoaz. Seguru gero nobela on bat idazteko laiñ zekixala. Amatiño
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
