Talibana izan nahi baduzu, rigore linguistiko apur bat (jo, Gerrikagoitia ematen dut).

Autsi

Oingoz batuko grafiaz; laster pasauko juat Lapurtar klasikora, Gerrikagoitia :-)

a.

---------------

A amaieradun berbak
Hauxe dugu mendebaleko hizkeren ezaugarri fonologiko berezi bakarretakoa. Hitz amaieran -a duten hitzei nominatibo singularreko mugatzaile-marka gehitzen zaienean, erroa disimilatu egiten da, a+a>ea. Bilakaera orokor horrek bigarren mailako hainbat aldaera ditu azpieuskalkiaren arabera. Horrela: a + a = ea > ia > ie > i. Hau da: alabaa > alabea > alabia > alabie > alabi.

Ezaugarri horrek mendebal osoa hartzen du, eta Gipuzkoako bizkaiera gaindituz, Itziar, Azpeitia eta Goierriraino heltzen da (Zuazo, 1995).

Eibarren, bi disimilazio gertatzen dira eta, beraz, -a + -a > ea > ia:

alaba + -a > alabia
umekerixa + -a > umekerixia
okela + -a > okelia
Nominatiboko mugatu singularrean moduan, berdin egiten dute kasu-marka singular guztiek: ergatiboak, datiboak eta genitiboak (eta baita genitibo-markaren gainean eraikitzen direnek ere):

        alaba + -(a)k > alabiak
        umekerixa + -(a)ri > umekerixiari
        okela + -(a)n > okelian (okelaren)
taberna + -(a)kin > taberniakin (tabernarekin)
aista + -(a)ndako > aistiandako (ahizparentzako)

Hala ere, kontuan izan behar da kasu-marken pluralekin eta beste postposizio-markekin (leku-denborazkoekin, partitiboarekin eta prolatiboarekin) ez dela berdina gertatzen, eta ez zaiela -i- eransten. Izan ere, horrelakoetan ez dago mugatzaile singularreko markarik eta, ondorioz, ezin disimilaziorik gertatu.

errota + ak  >  errotak
errota + n    >  errotan
errota + tik   >  errotatik
errota + ra   >   errotara
errota + ko   >  errotako
errota + rutz >  errotarutz
errota + tzat >  errotatzat
...

Kontu horrek garrantzi handia du, azken urteotan Eibarko euskarara hurreratzeko ahaleginetan sarri entzuten direlako gazteen artean horrelako egitura okerrak:

beran *alabiak etorri dira (vs. alabak)
astua *errotian dago (vs. errotan)

Kontuan izan, era berean, ama, aita, ugazaba, aitajauna, jauna, amama eta antzeko berbek ez dutela mugatzailerik hartzen. Esate baterako:

       mgg         bost uesaba euki dittu taillar onek igestik ona
       mg sing.  Solac-eko uesaba ikusi juat Urkusutik gora

Baina ama-ren kasuan, normal deklinatzen da 'animalien ama' esangura duenean:

gure txarriamiak bost txarrikuma euki dittu oinguan

Eibarko euskarak ondo gorde izan ditu beste hizkera batzuetan galdu diren -a itsatsi gehienak, ziurrenik, aurreko ezaugarri horren ondorioz. Adibidez: gausa, arrautza, abixa, ferixa, animalixa, atxakixa, fristixa, txarrikerixa, tontokerixa, jakitturixa, famelixa... eta mailegatutako beste mordoa: memorixa, industria, farmasia... Horiek guztiak ere normal deklinatzen dira. Kasu batzuetan, amaierako bokal hori galtzen ari da gazteen artean, esate baterako, giltz, kate, are (‘hondar’)... baina hiztun nagusi batzuek oraindik ere giltzia, kataia eta ar(e)ia ere erabiltzen dituzte mugagabean. Anaia hitzaren kasuan erabat galdu da -a itsatsia, eta anai esaten dute eibartar guztiek.



---------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to