Alegia, badira 300 urte dituzten etxe, monumentu eta abarrak, eta horiek, gaur egun, inori ez zaio bururatzen botatzea, zorionez. Duela 100-150-200 urtekoak, berriz, arkeologo batentzat balio berezirik gabekoak dira; Italiako hiri batean atzo eguerdikoak lirateke, hango pitxi guztien aldean, baina hemen, gure herri gehienetan, gure ondarearen parte dira. Ondare hori aski galduta eta hondatuta dago honezkero, eta nik nahiago nuke gelditzen den apurra ahalik eta osoen gordeko balitz hemendik aurrera. Baina horretarako sentsibilitate pixka bat behar da. Eta sentsibilitatearen beste aldeko balantzan diruaren txin-txina jartzen denean, badakizue...
X.
El 14/11/2005, a las 12:48, Egoibarra - Eibarko Udala escribió:
Zuk diñozun "enpedraua" zala-ta, Diputaziñoko arkeologuei deittu jakuen.
Etorri eta euren informian " harri berriak direnez ez dute balio
historikorik". Beraz, gure ustiak ustel geratu ziran adittuen aurrian, eta
kontratista harrixak gordetzera behartu ezinda.
b) Gargolak ondo gordeta dare
c) Urkiko gurutzia be bai. Teknikuak esandako moduan gordeta
Oharra: Ego Ibarrakuok ondo ikusten dugu Eibarren "konserbadoriak" edukitzea
-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED]]
Enviado el: lunes, 14 de noviembre de 2005 10:41
Para: [email protected]
Asunto: [eibar] arriola=barcina
Jakin dot Isasi panaderixako etxe barrixen proiektuak ez dabela
errespetauko etxe aurrian daguan enpedraua.
Eibarko etxerik zaharrenetakua Txirixo-kalian dago. Obrak dagoz bertan.
Ikusi dozue? barrutik hustu, eta alboko hormia barrixa egin detse. Bloke
grisekin!!! Danon bistan iñungo lotsarik barik!!
Ondo dago gure ahozko ondaria gordetzia, ondo dago gerrako "gure"
ibillerak eta republikia gure ikono izatia. Baiña ondare fisikua?
400 urteko basarrixak bota hotel bat egitteko. Alfako ofiziñen eraikiña
bota interes komertzialen mesedietan. Guk gauza gitxi dittugu. Hainbat
bidar erre deskue herrixa. Zaindu egin biharko leuke udalak gelditzen
jakun apurra. Igual zaintzeko eskatzen dotena ez dala hain inportantia?
Izan leike, baiña horretan pobriak gara, ondarian pobriak izanda danak
daka bere balixua.
Ez ahaztu gargolena
Portzierto, nun dago Urkiko kurutzia?
leire, konserbadoria
<ATT292923.txt>
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
