Nik   Marko  horrekin  negarra ren ordez   barre  egiten nuen.
 
Gainera gogoratzen naz   noiz eta    non nengoen Markok  bere amaitxo maitea (Ana izenez ???)    aurkitu zuenean,  aya en la  Argentina,  Kili-Kiliak  edo antzeko zerbait banatzen, propaganda banatzen, baserri baten.
 
Jakina baserria, horko  lobak, edo orduko telebista  onenean ematen zuten programa ari ziren ikusten.  Behintzat portaletik primeran entzuten zan. Prime-time.  Zapatu arrastia.
 
Hango  negarrak.   Niretzako "pos fale".
Nik nirearekin jarraitu nuen, biziliketan,  lasai-lasai banatzen 1977 edo 1978ko urriaren lehen asteburua.     
Ez ninduen engatxatu.
 
Tximinoaz bai  gogoratzen naz, " Amelio"  edo ·Amedio". 
 
 
Beste Marko, bakarra  da 
 
 
----- Original Message -----
Sent: Tuesday, November 15, 2005 12:51 PM
Subject: Re: [eibar] negartixak

Leirek:
---Ez dakitt, posta-zerrendan ez daguan bat ezagutzen dot Heidi eta
Marcokin negar egitten dabena.

"Heidi" izeneko ipuin bat idatzi nuen (Bihotz Gosetien Kluba liburuan), horrela hasten dena:
X.

Jabi Langarikari beti gustatu izan zitzaion Heidi. Txikitatik, telebistaren aurrean eseri eta aho zabalik ikusten zituen abentura goxo bezain hunkigarri haiek, marrazki huts izan arren guztiz hurbil eta ia ukigarri zitzaizkion pertsonaia haiek: Heidi, Pedro, aitona, Niebla, Klara, Rottenmeier andereñoa... Horretan ez zen horren berezia, milaka baitziren, aitorturik nahiz aitortu gabe, Alpeetako neskatxaren gazi-gozoekin irri eta negar egiten zutenak.

Berezitasuna, horrela esan baliteke, gero hasi zen, handik urteetara, Heidi telesaila Euskal Telebistan deskubritu zuenean. Garaitsu hartan banatu berria zen Jabi, eta bakarrik bizi zen birentzat ere txikia ez zen pisuan. Olgak hutsik utzitako pareta txuri eta apalategi txurien artean nabarmenagoa zen plasmazko pantailadun telebista handia, eta haren aurrean esertzen zen arratsaldero Jabi, larru beltzezko sofa zabalean, Heidiren atal zahar hizkuntzaz berrituak ikustera. Osterantzean arrotza egiten zitzaion telebistako euskara, filmetakoa bereziki, giputza iruditzen zitzaiolako, edo artifizialegia, edo dena dela. Baina Heidiren kapitulu haiek txikitako lilura bera eragin zioten barrenean, txikitako magia sorgingarri bera piztu bere zentzumenetan, eta, batez ere, txikitako hunkidura bera bere bihotzean eta begi-txokoko guruinetan. Inoren aurrean egingo ez zukeen arren, pertsianak jaitsita sala hustuan sortzen zen erdi ilunpe bakartian, kuxin bat magalean edo haren ertza hortz artean hartuta, negar egiten zuen Jabi Langarikak, malko lasai eta gozotan negar, sentimendu puru, garbi eta ederren erakusaldi haien aurrean.

Pertsonaiak lehengo berak ziren, jakina, eta izenetan ere ez zuten alde handirik: Heidi Heidi zen noski, Pedro Pello, aitonak aitona izaten segitzen zuen, Klarak lehengo izenari eusten zion, baita Rottenmeier andereñoak ere, eta txakurra zen aldaketa handixeagoa izan zuena. Lehengo Nieblak Lanbro zuen orain izena, baina Jabi berehala ohitu zen eta kasik politagoa eta guzti iruditzen zitzaion orain, izen euskaldunekin. Izan ere, ez al ziren guztiz egoki ezkontzekoak, Heidiren lañotasuna eta haren zintzotasun tolesgabe eta erabatekoa, batetik, eta euskaldunei oro har eta zibilizazioarekin lotura gutxi izandako euskaldunei bereziki egotzi izan zaizkien dohain eta ezaugarriak, bestetik? Bai, dudarik gabe jatorragoa eta zinezkoagoa zen Heidi euskaraz, eta aitonaren txabola, Austrian edo Suitzan barik, Gorbeiako maldetan imajinatu ohi zuen Jabik.

Olgak barre egingo zien burutazio haiei. Olgak oso erraz egiten zien barre besteen ideia eta sentimenduei. Batez ere Jabirenei. Horregatik ezkutatu izango zizkion sentipen haiek guztiak, baina orain ez zen beharrezkoa izango, urruti baitzegoen Olga, Indotxina aldean edo munduari buelta ematen, hor nonbait entzun zuenez, “barakurkuilu batekin bizitzen aspertuta”, Olgak berak esan zionez. Orain barakurkuilua bere oskolean bilduta zegoen, eta inguruan zauritu zezakeen ezer ez inor ez zebilela ziurtatutakoan bakarrik ateratzen zuen kanpora bere gorputz bigun eta babesgabea, Heidi telesailaren aurrean malko gazi eta epelak botatzeko.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to