Eibarko mapa triste samar ageri da momentuz, Wifi sarbide bakarrarekin.
Ea poliki-poliki gehiago animatzen diren. Hala ere, mapa horren azpiko
zerrenda ez dut oso ondo ulertzen nik. "20 puntu hurbilenak" dio, baina
seigarren puntu hurbilena Barcelonan dago, eta hortik aurrera Espainia
osoko puntuak ageri dira, eta beti distantzia bera: 42,1 km.
Portzierto, azken egunotan DV-ren Mirilla horretan WiFi-ren inguruko
zenbait mezu agertu dira, Portalean WiFi-a jartzeko eskatzen. Akaso
Varsavsky gonbidatu beharko dugu bertan hitzaldia ematera...
oier.
Luistxo Fernandez escribió:
Atzo, Luistxo barik, beste eibarnauta bat egon zan Martin
Varsavskyrekin, Donostian.
Berak eta biok sinatu dugu artikulua Sustatun:
http://www.sustatu.com/1132183639
Eibarko CodeSyntax-ek, eta zerrenda honetako J.A. Del Moral-en Alianzo
enpresak, biek elkarrekin egin dute Fon proiektuak duen sarearen mapa:
http://maps.fon.com
Bai, aliatu gara juduarekin. Zer edo "zenbat" ekarriko duen, ikusteko
dago. Esperientzia, bai, hori irabaziko dugu. Tagzaniak zeozertarako
balio du, bide batez.
Hona Eibarren: http://maps.fon.com/near/-2.46479/43.1982/4 puntu asko
ez...
Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]