Martin Varsavskyrekin...


-- Varsavsky hori baldin bada guru argentinarra... hona anekdota:

        Orain dela lau edo bost urte gertatua, Euskal Elektronika Enpresen
Clusterraren 15. urtebetetzean edo. Bi hizlari gonbidatu, zein baino zein
ospetsuak omen. Bata jubilatzeko sasoian zegoen unibertsitate-irakaslea,
espainiar karroza samarra, trajez eta tanganilloz jantzita. Bestea
argentinar hori, aurrekoaren semea bailitzan, gaztea, galaia, sport-jakaz
eta tanganillorik gabe.

        Lehenengoak, argiak emetatu arazi, azken generazioko power pointa luzatu
eta, ezer berririk ez esateko, kriston txapa bota zigun. Denok lokartzeko
moduan.

        Ondotik Varsavsky hori, internet, sare eta teknologia berrien 
super-gurua.
Taula gainera igo, erdiratu, eskua jaso eta, aktore-itxurak eginez,
proiektore-arduradunari esan zion: "Mesedez, itzali hori, piztu argiak, ea
horrela elkar hobeto ikusten dugun eta hizketan elkarrekin egiten dugun".

        Aristoteles denboretako hitzaldia eskaini zigun, a capela, guztiz berri,
ulergarri eta interesgarri.

        Amatino



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to