Imanol Trebiño:
Onbre! adibideak eta transkripziñoak eibarreraz ez balira ez zeuan
libururik! ;-)
Erantzun estupidua neria, ezta? ;-)
Bueno, esan nahi nebana da, gure testua beste, adibidiak eta
transkripziñuak dirala. Hau da, liburuan erdixa-edo Eibarko euskeraz dagola.
Hizkuntza aukeratzian irakurlea aukeratzen da:
- batua: euskaldun guztiontzako
- eibarreraz (bizkaieraz): eibartarrentzat (bizkaitarrentzat) gehixen
bat.
Ez hori bakarrik. Nik uste dot liburuan gaixak, estiluak eta formiak be
zerikusixa dakela hizkera-aukeraketiakin. Pentsatzen dot, eibarreraz
idatzittako ipuin bat, edo artikulu bat, edo beste modu bateko libururen
bat, Euskal Herri osorako izan leikiala. Ez da ulermen kontua bakarrik.
Filologixako testu astun eta nahiko teknikua eibartarrez? Izan leikian,
baina seguru asko eibartarrondako be zailagua izango zan eibartarrez
batuan baino.
Oin bateron batek esango desta: orduan, lehelengo mailako eta bigarren
mailako euskerak dagoz?
Ba bai. Garbi dago euskera batuan alfabetatuta gaozela, baina
euskalkixan irakortzia/idaztia jende gehixenari kostau eitten jakola, ez
dagola ohittuta.
Nik neuk, behintzat, ez neban dudarik euki. Liburu hori batuan izan
bihar zan. (izenburuakin nabil oindiokan dudan...).
Gustauko jatan besteren batzuen iritzixa jakitzia...
Asier
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]